VILLE D'HENDAYE » Aparkatzea

Aparkatzea

 

250STATIONNEM

 .

GUNEAK ETA PREZIOAK – HENDAIARRENTZAT –  OHARRAK – HELBURUAKERRAZKI ORDAINTZEKO

 

 

2018rako : aldaketak izanen dira. 2018ko urtarrilaren Hendaiako Aldizkariaren artikulua

Gidatxo bat kontsultatzeko hemen klik egin – Egin Klik Hemen

.

GUNEAK eta PREZIOAK

Garraioen politika orokorrean, aparkalekuen araubidea apustu garrantzitsua da, Huribil hiribusa edota bidegorriak diren bezala. Urtero, aparkatzea dohainik da azaroaren 1etik otsailaren bukaerara, Itsas etorbidean.

Ikus HEMEN aparkatze gune ezberdinak

2017ko irailatik goiti, gune berria Sokoburuko aparkalekuan. Bere prezioa da 1,6€ / ordua.

Aparkalekuen prezioak ezberdinak dira guneen arabera:

- Gune gorrian: 1h : 1.40€ ; 2h : 2.80€ ; 3h : 5.30€ ; 4h : 7.80€ ; 5h : 12.5€ ; 6h : 18€ ; 7h : 21€ ; 8h : 24€ ; 9h : 25€ eta 10h : 30€

- Gune urdina : 1h : 1.40 € ; 2h : 2.8€ ; 3h : 5.3 € ; 4h : 7.8€ ; 4h : 17€

Ordainbideak:  Txanponak (0.20 € zentimotik gorakoak), kreditu txartela (edozein) eta aplikazioarekin : Whoosh !

Informazio esku orria : laster agertuko da

Kasu! Aparkalekuak:

Laranjondo karrikako aparkalekua ordaindu behar da udan eta dohainik da neguan. Sokoburuko aparkalekua urte osoan ordaindu behar da.

Armatondo karrikan: ekainaren 15etik irailaren 15ra ordaindu behar da.

.


“ABANTAILAZKO PREZIOAK” HENDAIARRENTZAT

.

2018ko urtarriletik goiti, Hendaian aparkatzeko hiri txartela ez-gauzatuko da.  Dituzuen abantailak gordetzeko, klik egin hemen

.

Abantailazko prezioak  izateko, Hendaiarrek herriko etxera jo behar dute (harrera- egoera zibila zerbitzua) etxebizitza zerga eta autoaren matrikulazio agiriarekin.

.

Urteko ordainketa bat egin beharko da  (prorata temporis gabe):

-Izena emana duten Hendaiarrek, 0 € ordainduko dute 2018an eta 15 € 2019tik goiti.

-2018an izena ematen dutenentzat, 15€ ordaindu beharko dute urtearentzat.

.

Izen-ematea : Fitxa bat telekargatzeko

Galdera bat edo problema bat baduzue: stationnement@hendaye.com

Orrialde gaina

OHAR OROKORRAK

Elbarrituentzat : Aparkatzea dohainik horretarako aparkalekuetan (elbarritu txartela erakutsiz gero) salbu aparkaleku estalietan: Adibidez: Sokoburu).

Bide publikoa zaintzen duten udaltzainak: 6 udaltzain (4 ASVP + 2 polizia + beste 4 langile udan) arduratzen dira eremu ezberdinen zaintzaz (69 ordudatagailu).

Ecran ACCUEIL horodateur 2018

Hemen urdin gunearen pantaila

Ordudatagailu berriak: Erabiltzeko, teklatua erabili, ez pantaila!

Gailua pizteko Reset_button_jaune teklatuan zapatu:

  1. Nire aparkalekua ordaindu tekla (izen-emana duten Hendaiarrentzat ere): Matrikulazioa sartu (teklatu bidez – espaziorik gabe)
  2. Aparkatze ondoko isuna: Aparkatze ondoko isuna ordaindu behar baduzu
  3. Legezko informazioa

Ordudatagailua matxuratua da: Joan zaitez hurbilen duzun ordudatagailura. Milesker Herriko Etxea abisatzea (05 59 48 23 23) gailuaren zenbakia emanez.

Geldialdi-laburra: 10 minutu egon zaitezke aparkatua.

Kasu: Aparkatze ondoko isuna* (ordainketa egin gabe ala eskasegia denean):  

*ordudatagailuan ez baduzue nahiko dirurik sartu, bide publikoko zaintzaileak FPS (=AOI) ohartxoa jarriko dizue (baina ez automatikoki) autoko aitzin-berinan. Isuna ordaindu beharko duzue ordudatagailu bat erabiliz edo ANTAIren oharra jasotzean.

Gune gorrian: 25€ ordaindu baduzue 24ordu barne bestela 30€; gune urdinean: 17€.

AOI (aparkaldi ondoko isuna) oharraren ondoko 4 egunetan, isuna herriko edozein ordudatagailuan ordain dezakezu (kreditu txartela edo whoosh aplikazioaren bidez). Isunetik kenduko da ordudatagailuan jadanik ordaindu duzuen prezioa.

Bestela, Isuna ordaintzeko oharra ANTAI  (Agence Nationale de Traitement Automatisé des Infractions)  agentziatik iritsiko zaizue.

24 ordutan ordainduz geroz, gune gorrian, AOI  5 eurora jaitsiko da.

Aparkalekuak udaren kanpo:  irailaren 16tik ekainaren 14ra

Armatondo karrikan: ekainaren 15etik irailaren 15ra ordaindu behar da.

Laranjondo karrikako aparkalekua ordaindu behar da udan eta dohainik da neguan.

Sokoburuko aparkalekua urte osoan ordaindu behar da.

 

.

ORDAINKETA EZ-MATERIALA:  WHOOSH

2018ko otsailetik goiti

Whoosh aplikazioa deskargatuz geroz, telefono (ala ordenagailu) bidez ordaindu dezakezue.

Whoosh aplikazioaren abantaila: Mugikorrean abisatzen zaituzte zuen ordain epea bukatzear dagoenean.

Whoosh aplikazioari buruzko informazioa

.

ZERGATIK ORDAINDU APARKATZEA?

Aparkatzeari dagokionez, Udalaren ekintzek honako behar hauei erantzuten diete:

- merkataritza, turismoa eta bisitarien harrera garatzen lagundu, ibilgailuak aparkalekuetan etengabe txandaka daitezela sustatuz;

- mugitzen ez diren ibilgailuek eremua ez hainbeste hartzea;

Orrialde gaina

- garapen iraunkorraren baitan, biztanleak garraio publikoak erabiltzera bultzatuz.

.

whoosh-325x150 stationnement payant

WHOOSH APLIKAZIOA

 .

2018ko otsailaren goiti

 

Lien vers le dépliant whooshAplikazio whoosh-ekin (mugikorrean edo ordinagailuan) errazki ordain dezakezue.

Whoosh gidatxoa