VILLE D'HENDAYE » Aisialdiak » Kirol jarduerak

Kirol jarduerak

250 piscine

 

orrialde gaina

KIROLAK EZAGUTZEN  – RAID TXINGUDIBESTEAK

affiche

KORRILKETA (RUN & BIKE)

Eguberriko 1.lasterketa, Herriko kirol elkargoak, Korrikleta (Run and Bike) lasterketa, binakako taldean, oinezko eta mendi bizikletazko lasterketa aldizkatuz egiten den proba antolatzen du 2017ko abenduak 30 (larunbata) IZEN-EMATEA……

RAID TXINGUDI

2017ko uztailaren 8an Izen-emateak eta arraudia (2017ekoa)

..

2017.AfficheHERRI BESTA LASTERKETA

Herriko kirol batzordeak 5 edo 10 kilometroko lasterketak bat antolatzen du “Hiri Besta” hasteko, abuztuaren 11an ostiralarekin 19:20. Zabalik da izen-emateko epea :

Bete beharreko agiria:   Izen-emateak – Araudia

Ber egunean beste lasterketa bat izanen da haurrentzat, 19:30ean (izen-emateak bertan)

.

KIROLAK EZAGUTZEN

EMES: Kirola Ezagutzeko Herri Eskola (KEHE)

Hendaiako Herriko Etxeak azkarki parte hartzen du haurren kirol hezkuntzan. Kirol ekipamenduak ikasleen eskura uzten ditu eta langileen zerbitzuak ere proposatzen dizkie. Eskolatik kanpo, haurrak kirol jarduerei interesatzeko, Kirola ezagutzeko Herri eskola (EMES) sortu genuen 2010ean.

Zer da KEHE bat ?

KEHE, Herriko kirol zerbitzuak kudeatzen duen egitura da. Kirol jarduerak eta jarduera fisiko ezberdinak proposatzen dizkie 5 eta 10 urte bitarteko haurrei kirola osotasunean ezagutarazteko gisan. Eskolako kirol jardueren eta herriko kirol elkarteen artean, bitartekari lana betetzen du.

Zertarako KEHE bat ?

Kirol eskolaren helburu nagusia da, kirol jarduera berezirik ez duten haurrei aktibidadeak ezagutaraztea, gustuko duten kirola aurki dezaten.  KEHEk lehenesten ditu Hendaiako elkarteek eskaintzen dituzten kirol aktibidadeak. 5-6 urtekoek kirol jokoak ezagutuko dituzte, motrizitate jarduerak bereganatuko dituzte. 7-10 urtekoek, arte martzialak, kontrakotasun jokoak, pilota jokoak, atletismoa, eskalada, patinak edota talde kirolak eginen dituzte.

orrialde gaina

Nola iragaten da?

 

Jarduerak iragaiten dira Daniel Ugarte pilota lekuan eta Beltzeniako Dojoan. Kontrakotasun jokoak, karate, pilota jokoak, eta beste motrizitate jokoak proposatzen zaie haurrei.

Omiasainduko, neguko (opor txuriak), eta bazkoko oporretan antolatzen dira, eskolako oporretako lehen asteazkenean.

Xehetasun gehiago nahi izanez geroz, Jean François Arambururekin (kirol hezitzaile eta kiroletako zerbitzu burua) harremanetan sar zaitezkete: 06 71 27 76 05  –  jfaramburu@hendaye.com.

orrialde gaina

RAID TXINGUDI

Urte guziz, Herriko kirola zerbitzuak antolatzen duen proba dugu. 3 lasterketez osatzen da: oinez, bizikletaz, kanoaz.

Haurrentzat ere lasterkaldi bat antolatzen da egun berdinean...

..

BESTEAK

Hego Lapurdiko Hiriguneak ibilaldiak antolatzen ditu, lurralde osoan eta dohainik.