VILLE D'HENDAYE » Aisialdiak » Kirol ekipamenduak

Kirol ekipamenduak

250 piscine

Orrialde gaina

PILOTALEKUAK – GIMNASIOAKDOJOAIGERILEKUATENISAKIROL ZELAIAKJOKO EREMUAK

ITSAS ZENTROA - ITSAS ETXEA

.

OLYMPUS DIGITAL CAMERAPILOTALEKUAK

Daniel Ugarte ezker pareta – Telefonoa : 05.59.20.08.19

Beltzenia auzoko Pellot plazan kokaturik, 1500 pertsona errezibi ditzake. Bertan, pilota praktikatzen da.

Trinketa

Beltzenia auzoko Pellot plazan kokaturik, 100 pertsona errezibi ditzake.

Erreserbatzeko : 06.71.27.76.05

TL_Sport_Equi.TrinqInter.VidePilotaleku irekiak

“Gaztelu Zahar” pilotalekua – De Gaulle Jeneralaren etorbidea

Pausuko pilotalekua (Joncaux auzoan) – Richelieu karrika

.

Orrialde gaina

IRANDATZEKO GIMNASIOAK

TL_Sport_Equi.GymnInter- Telefonoa: 05.59.20.34.82

Bigarrena karrikan, Irandatz kolegioaren eta igerilekuaren ondoan kokaturik, lehenengo gimnasioari ekipamendu berri bat gehitu zaio. Bertan, kolegioetako eta Lizeoko ikasleak errezibituak dira, hala nola zenbait elkarte, Eskubaloi eta Saskibaloikoa besteak beste. 220 ikusle sar daitezke harmaila berrietan.

Badira halaber 2 talde-kirol gela eta gimnasia-gela bat, gehi balio anitzeko gela txiki batzuk.

.

.

IRANDATZEKO HERRI-IGERILEKUA   –  

 

TL_Sport_Equip.PiscExterTelefonoa: 05.59.20.71.22

Santiago karrikan kokatu herri-igerilekuak 25 m bider 10 metroko neurriak ditu.

Amagaientzat, uretako ariketak eskaintzen dira: larunbatean, 11:00etatik 12:00etara; eta asteartean, 20:00etatik 21:00etara. Ur-gimnasia: ordutegi berean.

Txartelek urtarrilaren 1etik abenduaren 301ra balio dute.

Haurrentzat, izen-emateak irailean egiten dira. Deitu xehetasun gutzietarako.

Ordutegia – Prezioak 2016 urtea

.

Orrialde gaina

.

HERRIKO DOJOA

TL_Sport_Equip.DojoInter- Telefonoa: 05.59.20.08.18

“D. Ugarte” pilotalekuaren ondoan kokatu dojoak arte martzialak eta muskulazio-gela bat babesten ditu.

.

TENISA

Telefonoa: 05.59.10.02.73

TL_Sport_Equip_TennisHondartzako auzoan (Elizazilio karrika, 6 – Ondarraitz kirol-gunean) kokatu tenis-zelaiek kide eta turista anitz errezibitzen dituzte, batez ere udan.

Hendaiako Tenis Klubak kudeatzen ditu zelai horiek: 2 zelai estali eta beste 9 aire zabalean (horietarik 2 argiztatuak). Posta elektronikoa

Urtean, 2 txapelketa homologatu – Tenis Eskola – Helduentzat eta haurrentzat – Banakako klaseak.

.

KIROL-ZELAIAK

- Ondarraitz kirol-zelaia

Hondartzako auzoan, Elizazilio karrikan kokatua. 3 zelai handietan, errugbia eta futbola praktikatzen dira. 1.000 ikusle sar daitezke, eta jokalariek aldagela berriztatuak gozatzen ahal dituzte.

- Lizarazu kirol-zelaia

Beltzenia auzoan, Txingudiko badiaren ondoan kokatu “Bixente Lizarazu” kirol-zelaiak futbolariak errezibitzen ditu.

- Sopiteko kirol-zelaia

Futbol-klubaren esku utzi zelai hori Hendaiako gaineko aldean kokatua da, Zalditegia karrikan. Zelaiak eta aldagelak.

Orrialde gaina

JOKO-EREMUAK

Beltzeniako joko-eremua

Aire zabaleko 4 saskibaloi-jokaleku eskaintzen zaizkie hendaiar gazteei :

agorespace- Orion: Pausoa karrikan

- Lizardin: Fourquet karrikan (Lizardiko eskolatik hurbil)

- Hondartzan: Elizazilio karrikan

- Irandatzen: Irandatzeko parkea, Marcel Paul karrikan (jokaleku-erdia)

Haurrentzako jolas-eremuak : hona nagusiak :

- Beltzenia auzoan, De Gaulle etorbidean, Txingudiko badian (ttipientzako jokoak eta mendiko bizikleta eta skate-board pistak).

- Joncaux-ko auzoan, Richelieu karrikan: pilotalekua eta joko-eremua.

.

ITSAS ZENTROA

Itsas Zentroa

Orrialde gaina