VILLE D'HENDAYE » Gure Hiria

Gure Hiria

250_VueAerienne

.

Itsasoaren eta mendiaren artean, Euskal Herriaren erdi-erdian, Hendaia muga herria da.

Hendaiarrek hiru kultura eta hizkuntza partekatzen dituzte: frantsesa, euskara eta gaztelania! Aspalditik, Udalak Euskara eta euskararen erabilera eguneroko bizitzan sustengatzen ditu.

Hendaia, herri loreztatua (3 lore), familientzako turismogunea da. Bere ingurumen paregabea kontutan harturik, Herriko Etxeak ingurumen-gutun bat onartu du. Tokiko Hirigintza Plana neurrira ekarri du eta garapen ekonomikoari begiratzen dio ere, nahiz eta horren gaineko eskumena Hirigunearen eskuetara pasa den, “Karbono bilana”ren jarraipena ere haien esku den bezala.

Hendaiarrengandik hurbilago izateko, eta haien beharrei ahalik eta ongien erantzuteko xedearekin, Hendaiako Herriko Etxeak auzo-permanentziak sortu ditu.

Gazteentzat zein kultura mailan dinamikoa, Hendaiak lortu du itsas eremua (atseden-portua, itsas zentroa, elkarteak, urpekaritza zentroa…) eta kirola baloratzea (adibidez pilota, ezker pareta, trinketa eta frontoi irekiarekin). Denbora berean, gizarte-loturari garrantzia ematen dion familientzako hiria izaten segitzen du.