VILLE D'HENDAYE » Eguneroko bizia » Haur ttipiak » Ama-haurren babespena (AHB)

Ama-haurren babespena (AHB)

250 crecheMPE

.

PUBLIKOA

Ama-haurren Babespena (AHB) Kontseilu Orokorraren zerbitzua da. Bikoteak, emazte haurdunak, gurasoak eta beren 6 urte arteko haurrak laguntzen ditu, familia-inguruan zein harrera gune ezberdinetan (Harrera Anitzeko Zerbitzua, aisialdi zentroak, ama-laguntzaileak, ama-eskolak).

.

HELBURUA

Horren xedea prebentzioa, diagnostiko goiztiarra eta gurasoen laguntza da. Denei irekiriko zerbitzu hau dohainik da. Ama eta Haurraren Babesak haurren tratu txarren prebentzioan eta honen ardura hartzean parte hartzen du ere, gizarte-profesionalekin elkarlanean.

2 medikuk, 2 haur-hezitzailek, emagin batek eta psikomotrizitate-hezitzaile batek osatu lan taldeak bere zerbitzuak eskaintzen dizkie familiei, kontsultan zein etxean.

.

NINIENTZAKO KONTSULTAK

Autoportuko Harrera Zentroan
* Asteazkenetan 14:00etatik 16:30era
* Ostiraletan 14:00etatik 16:30era (hitzordua aitzinetik hartuz)

Haurtzaroaren Etxean (1. solairuan): Irandatz karrika, 4
* hilabeteko 1. eta 3. astelehenetan (eskolako oporretan izan ezik), 14:00etatik 16:30era (hitzordua aitzinetik hartuz)

Etxean, hitzordua hartuz.

Xehetasunak edo hitzordua eskatzeko: 05 59 20 76 40

Ama-eskoletan

Ikusmen eta entzumenaren diagnostikoa, osasun bilana, haurren moldaera eskolan.