VILLE D'HENDAYE » Eguneroko bizia » Haur ttipiak » Haurren harrera motak

Haurren harrera motak

250 petiteEnfance

 

 

KOLEKTIBOAK – BAKAKARKOAK

.

HAUR TXIKIEN HARRERA ETXEA

 VQ_TtPetis_MPE.Inter

Haur Txikien Harrera Etxeak (HTHE-EAJE) biltzen ditu Irandatzeko eta Dongoxeniako haurtzaindegiak, Laguntza Sozialerako Herriko Zentroaren kudeaketapean.  HTHE egiturak 10 aste eta 4 urte bitarteko haurrak hartzen ditu bi egoitzetan.

LEKUAK

HTHE egiturak 10 aste eta 4 urte bitarteko haurrak hartzen ditu bi egoitzetan:

- Lehena, Haurtzaroaren Etxeko beheko solairuan: Irandatz karrika, 6 (baimena 25 tokientzat)

- bestea Dongoxenia karrika, 7  (harrera elebiduna frantsesez / euskaraz, baimena 30 tokientzat)

FUNTZIONAMENDUA

*Irekia: 7:30etik 18:30era, astelehenetik ostiralera

*Hetsia: jai egunetan, 3 astez udan eta 2 astez neguan (Eguberriko oporrak)

Gurasoek ez badute nahi beren haurrak euskarazko jarduera batean parte har dezan, frantsesezko jarduerak proposatuko zaizkio horien ordez, langile frantsesdun baten ardurapean.

HAURREN HARRERA

Haurrak, diziplina anitzeko talde batek (haur-erizain, haur-hezitzaile, erizain, haurtzaintza laguntzaileak, “CAP Petite Enfance” diplomadunak) hartzen ditu adinaren araberan (Txikiak: 10 astetik 14-18 hilabetera, Ertainak: 14-18 hilabetetik 24 hilabetera, Handiak: 24 hilabetetik gora).

ZUZENDARIA

Zuzendari bat egoitza bakoitzean (Irandatzen: haur-hezitzaile bat, Dongoxenian: haur-erizain bat) arduratzen da egiturako proiektuaren antolamenduaz eta bi egoitzetan balio duen funtziomanendu araudiaren betearazteaz.

Lehen haurtzaroko zuzendari koordinatzailea (Dongoxeniako haur-erizaina) arduratzen da bi zerbitzuen arteko loturaz, proiektu ezberdinen batzeaz eta kohesioaz.

VQ_TtPet_CrecDongoxInterModesAccHAURREN HARRERA ESKATZEKO

Haurren harrera eskatzeko txostenak eskura daitezke Laguntza Sozialerako Herriko Zentroan (CCAS), Haurtzaroaren Etxean, Irandatzeko eta Dongoxeniako haurtzaindegietan .

Eskaerak, batzorde batek onartzen ditu, toki kopurua, haurren adina, ibiltze iraupena eta eskaera eguna aztertu ondoren.

Haurren harrera eginen da burasoekin izenpetu kontratuaren baldintzen arabera. Ordainketa banaka erabakitzen da familia bakoitzarentzat, Familia-Laguntza Kutxak (CAF) zehaztu ordu-baremoaren arabera. Familiaren diru-iturrien eta osaketaren arabera aldatzen da.

XEHETASUNAK ETA AITZINETIKAKO IZEN-EMATZEAK

Xehetasunentzat eta aitzinetikako izen-emateentzat zuzendariarekin hitz egin behar da:

Haurtzaroaren Etxean: Irandatzeko haurtzaindegia – Irandatz karrika, 6 – Tel: 05 59 48 02 04

Dongoxeniako haurtzaindegia – Dongoxenia karrika,7 – Tel : 05 59 48 23 50

* - ITSAS OSPITALEA

Hendaiako Itsas Ospitalearen Haur Ttipiak Hartzeko Etxea

Assistance Publique-Hôpitaux de Paris (AP-HP) izeneko erakundeak lehentasuna ematen dio ospitalean lan egiten dutenen haurrak hartzeari, lanean diren bitartean, baina, lekua bada, bertan lan egiten ez dutenen haurrak ere hartzen ditu.

.

Nola egiten da:

Egitura urte osoan da zabalik, 6:30etik 21:00etara, astelehenetik ostiralera, bi asteburutik behin eta jaiegunetan, 6:30etik 15:00etara, edo 13:00etatik 21:00etara, izena emanik diren haurren kopuruaren arabera ( gutxienik 3).

.

Haurren kargu hartzea:

Haurrak adin taldetan hartzen ditugu:

  •  Niniak: 2/5 hlabetetik 18/20 hilabetera
  • “Handiak” 18/20 hilabetetik eskolan sartzeko adina bitarte.

Diziplina anitzeko taldea (erizain/haur artatzaile eta egituraren zuzendari bat, haur ttipien hezitzaile bat, zortzi haur artatzaile laguntzaile, pediatra bat noizbehinka) haurraren beharrei so egin eta erantzuten saiatzen da, haur bakoitzari adi, bai eta gurasoekin heziketa lana egiten ere.

.

BAKARKAKO HARRERAK

FAMILIA-HARRERA ZERBITZUA

FAMILIA ETA GIZARTE LAGUNTZA elkartearen FAMILIA-HARRERA ZERBITZUA (Ama-laguntzaileak)

Hendaiako udala FGL elkarteko kide da eta bere diru-laguntza ekartzen dio elkarteari, haurren zaintzako ordu kopuruaren arabera.

HAURREN HARRERA

Familia-harrera Zerbitzuan 4 urtetik beherako haurra elkartearen soldatakoa den ama laguntzaile baten etxean errezibitua da. Elkarteko kide diren herrietan bizi diren gurasoek familia eta lanbide bizitza uztartu ahal izateko, familia harrera hori egunero eta urte osoan segurtatua da, familien balore hezitzaileen errespetuan, zerbizuaren barneko araudiarekin bateragarritasunean.

VQ_TtPetit_DessEnfants (1)HAURREN ZAINTZAILEAK

Haurtzain batek haurraren jarraipen erregularra segurtatzen du ama laguntzaileen etxeak maiz bisitatuz.

Haur txikien hezitzaile batek taldeko jarduera hezigarriak antolatzen ditu Haurtzaroaren Etxean, ama-laguntzaile eta haurrentzat. Ama-laguntzaileen etxeetan ere hartzen du esku.

Zerbitzuko pediatra erreferente batek hartutako haurraren onarpen eta ateratze bisitak egiten ditu eta honen mediku jarraipena segurtatzen du bisita erregularrak eginez. Noizbehinka hartzen ahal du esku ere haurrak arazoren bat izanez gero.

PREZIOA

Zerbitzu horretarako, familiek kontribuzio bat ordaintzen diote elkarteari, diru-sarreren arabera kalkulatua dena.

XEHETASUNAK

Leihatila bakarra: dosierra eta araudia telekarga

Haurtzaroaren etxea – Irandatz

Irandatz karrika, 6 – Tel: 05 59 20 33 32

Céline Elgoyhencelgoyhen@hendaye.com

 

Hendaiako udalak, Familia eta Gizarte Laguntza elkarteko kidea izanik, Ama-laguntzaileen Sarearen zerbitzuak herritarren esku jartzen ditu.


.

INFORMAZIOA ETA LAGUNTZAK

VQ_TtPetit_DessEnfants (3)

Dohainikako informazio eta laguntza zerbitzu hori ondoko pertsonei zuzentzen zaie :

– 6 urtetik beherako haurra zaintzeko modu bat bilatzen duten familiei.

Sektoreko animatzaileak herrian dauden haurren zaintza mota guzien berri ematen die familiei.

Ama-laguntzaile baten enplegatzaile izatea hautatu dutenentzat, animatzaileak gurasoak laguntzen ditu bai guraso gisa, bai eta aukeratu duten enplegatzaile karguan ere.

Partikularrek enplegatu ama-laguntzaile baimenduei, beren lanbidean lagundu eta sustengatzeko gisan:

* herrian dagoen haurren zaintza eskaintza eta eskaria zerrendatuz

* beste ama-laguntzaile eta haurrekiko topaketak zein trukaketak sustatuz (haurrentzako tailerrak, ateraldiak…)

Ama-laguntzaileen guneko hezitzaileak tailerrak proposatzen ditu ama-laguntzaile eta haurrekin astearte goizetan, 9:30etik 11:30era.

* informazio bilkurak antolatuz baimen, formakuntza, estatutu, hilabeteroko ordainketa, lan eta harrera kontratuari buruz (dokumentu guziak pertsonen esku jarriz)

* hirugarrenarena eginez, auzi edo zailtasunei aurrea hartzeko

* hainbat formakuntza bultzatuz.

Beste ama-laguntzaile eta haurrekiko topaketak zein trukaketak sustatzeko, deskubritze tailerrak eskaini eta gauzatzen dira toki desberdinetan.

.

XEHETASUNAK

Argibide gehiagorako, Ama-laguntzaileen sareko animatzailea kontaktatu : Sandrine SAVE

Hendaian

VQ_TtPetit_DessEnfants (5)Haurtzaroaren Etxea – Irandatz karrika, 4 – Tel : 05 59 20 69 88

Publikoaren harrera: asteartetan 13:30etik 16:30era, hitzordua aitzinetik hartuz

Ordu horietatik kanpo, SAVE anderearen telefono mugikorrera dei dezakezu : 06 84 96 65 10

Angelun

Familia eta Gizarte Laguntza elkarteak du ama-laguntzaileen gunea kudeatzen.

Egoitza : Baudelaire hostailbidea, 12 – 64600 ANGELU

Tel : 05 59 59 72 72 – Fax : 05 59 59 49 70 – Helbide elektronikoa : secretariat@aafs.fr

Publikoaren harrera : 9:00etatik 16:00etara etenik gabe.

.

DIRULAGUNTZAK

Elkartearen finantzatzaileak honako hauek dira:

Bazkide diren udalak

 

XIKITXOKO Haurtzaindegia

Txikitxoko haurtzaindegian 3 zaintzaile dira, Idoia ARRONDO ECHAVE, Jone AGUIRRE eta Kattin LECUONA.

Egunero 10 haur zaintzen dituzte eta bertze 2 lekuak gordetzen dituzte larrialdi kasuentzat, (Gehienez 12 leku dira).

0 et 3 urte arteko haurrak elgarrekin jostatzen dira « famili » baten giroan eta euskara hizkuntza baizik erabiliz.

.

Helbidea: Hendaian 62 Bigarrena karrika

Ordutegia: Astelehenetik Ostiralerat 6h30 – 18h30 (Itxita egoten da gabonetan aste batez ; apirila edo maiatzan aste batez eta agorrilan 3 astez)

Izena emaiteko: Burrasoak inzkripzio dosierra hartzen ahal dute edo Txikitxoko haurtzaindegian edo « Maison de la Solidarité » tokian.

Lekuak banatzeko urtean 3 aldiz komisio bat elkartzen da.

Txikitxokon onartuak direlarik burrasoak eta txikitxoko ko zaintzaileak kontratua izenpetzen dute.

Telefona zenbakia eta «maila»: Edozoin informazio ukaiteko, deitzen ahal gaituzue Txikitxokorat 13h30 15h artean : 06.16.54.19.49 / Emaila : mamtxikitxoko@gmail.com

.