VILLE D'HENDAYE » Eguneroko bizia » Ama-laguntzaileen Gunea

Ama-laguntzaileen Gunea

250 petiteEnfance .

INFORMAZIOA ETA LAGUNTZAK – XEHETASUNAKDIRULAGUNTZAK


Hendaiako udalak, Familia eta Gizarte Laguntza elkarteko kidea izanik, Ama-laguntzaileen Sarearen zerbitzuak herritarren esku jartzen ditu.


.

INFORMAZIOA ETA LAGUNTZAK

VQ_TtPetit_DessEnfants (3)

Dohainikako informazio eta laguntza zerbitzu hori ondoko pertsonei zuzentzen zaie :

– 6 urtetik beherako haurra zaintzeko modu bat bilatzen duten familiei.
Sektoreko animatzaileak herrian dauden haurren zaintza mota guzien berri ematen die familiei.
Ama-laguntzaile baten enplegatzaile izatea hautatu dutenentzat, animatzaileak gurasoak laguntzen ditu bai guraso gisa, bai eta aukeratu duten enplegatzaile karguan ere.

Partikularrek enplegatu ama-laguntzaile baimenduei, beren lanbidean lagundu eta sustengatzeko gisan:

* herrian dagoen haurren zaintza eskaintza eta eskaria zerrendatuz
* beste ama-laguntzaile eta haurrekiko topaketak zein trukaketak sustatuz (haurrentzako tailerrak, ateraldiak…)
Ama-laguntzaileen guneko hezitzaileak tailerrak proposatzen ditu ama-laguntzaile eta haurrekin astearte goizetan, 9:30etik 11:30era.
* informazio bilkurak antolatuz baimen, formakuntza, estatutu, hilabeteroko ordainketa, lan eta harrera kontratuari buruz (dokumentu guziak pertsonen esku jarriz)
* hirugarrenarena eginez, auzi edo zailtasunei aurrea hartzeko
* hainbat formakuntza bultzatuz.

Beste ama-laguntzaile eta haurrekiko topaketak zein trukaketak sustatzeko, deskubritze tailerrak eskaini eta gauzatzen dira toki desberdinetan.

.

XEHETASUNAK

Argibide gehiagorako, Ama-laguntzaileen sareko animatzailea kontaktatu : Sandrine SAVE

Hendaian

VQ_TtPetit_DessEnfants (5)Haurtzaroaren Etxea – Irandatz karrika, 4 – Tel : 05 59 20 69 88
Publikoaren harrera: asteartetan 13:30etik 16:30era, hitzordua aitzinetik hartuz
Ordu horietatik kanpo, SAVE anderearen telefono mugikorrera dei dezakezu : 06 84 96 65 10

Angelun

Familia eta Gizarte Laguntza elkarteak du ama-laguntzaileen gunea kudeatzen.
Egoitza : Baudelaire hostailbidea, 12 – 64600 ANGELU
Tel : 05 59 59 72 72 – Fax : 05 59 59 49 70 – Helbide elektronikoa : secretariat@aafs.fr
Publikoaren harrera : 9:00etatik 16:00etara etenik gabe.

.

DIRULAGUNTZAK

Elkartearen finantzatzaileak honako hauek dira:
Bazkide diren udalak
Pirinio Atlantikoetako eta Landetako kontseilu orokorrak
Baionako Familia-Laguntza Kutxa
Familia-Haurtzaindegiaren Zerbitzuarentzat: familiak