VILLE D'HENDAYE » Eguneroko bizia » Haurtzaroaren Etxea

Haurtzaroaren Etxea

250 crecheMPE

.

KOORDINAZIO LEKUA – XEHETASUNAK

.

KOORDINAZIO LEKUA

Laguntza Sozialerako Herriko Zentroak kudeatzen du Haurtzaroaren Etxea, eta bertan honako zerbitzu hauek aurki daitezke:

– Hendaiako Laguntza Sozialerako Herriko Zentroak kudeaturiko Harrera Anitzeko Egitura (haurtzaindegi ohia)

– Baionako Familia eta Gizarte Laguntza elkarteak animaturiko Ama-laguntzaileen Gunea

Herriko aisialdi zentroa

– “Au Clair de Lune” elkarteak kudeaturiko Familia-harrera zerbitzua (ama-laguntzaileak)

– Ama-haurren Babespenak eskainiriko ninientzako kontsulta

– Baionako “Le Trait d’Union” elkarteak animaturiko haur eta gurasoen harrera eta laguntza gunea.

LSHZko langilea den Haurtzaroaren Etxearen koordinatzailea leku horren animazioaren arduraduna da, eta familiei hainbat xehetasun eman behar dizkie, herrian 0 eta 6 urte bitarteko haurrentzat dauden harrera eta zerbitzu mota ezberdinei buruz, edo hezkuntza eta aisialdi jarduerei buruz. Zure behar eta nahien arabera, koordinatzaileak zerbitzu eskudunengana bideratuko zaitu.

.

XEHETASUNAK

* Haurtzaroaren Etxea (2. solairuan) – Aurkezpen-liburuxka
Irandatz karrika, 6 – 64700 Hendaia – Tel: 05 59 20 33 32 – mpe-c.pautard@hendaye.com

* Laguntza Sozialerako Herriko Zentroa
Lorategietako karrika, 9 – 64700 Hendaia – Tel: 05.59.48.23.10