Kultura

250 expo inter MZ 


Kultura gertakari ainitz gozagai dituzue Hendaian, urte osoan zehar; horien artean azpimarra daitezke Antzerkiaren Maiatza , Kultur Sasoia, erakusketak  etab…

Variétés Zine-antzokian ere, zine saioez gain, zine-kontzertuak, zine-eztabaidak eta beste gertakari ezberdinak antolatzen ditu bertako lan taldeak.

Mendi Zolan kulturgunean, erakusketak, ikuskizunak, artista egonaldiak eta beste hitzordu parrasta prestatzen ditu kultura zerbitzuak.

Mediatekan, eskaintza kultural oparoarekin topo eginen duzue: milaka liburu, aldizkari, DVD, CD eta Album, frantsesez eta euskaraz  proposatzeaz gain, lan taldeak, erakusketak, literatura topaketak edota ipuinaldiak prestatzen ditu publiko zabalaren gozamenerako. Multimedia zerbitzuak eta wifi konexioa eskura duzue ere liburutegiko solairu ezberdinetan.

Abbadia Gaztelu-behatokia (Zientzia akademiaren jabegoa, Turismo Bulegoaren kudeaketapean), benetako perla dugu Hendaiako ondarean; arkitektura, zientzia, historia zein kultura ondareaz ezin da hitzegin Abbadia Gaztelua eta Abbadiako eremua aipatu gabe.

Nekatoenea etxean, Abbadia Gazteluaren eremuan, artista egonaldiak, ekintza kulturalak, ingurumenari eta naturari lotuak  antolatzen ditu CPIE Euskal Itsas Bazterrak egiturak.