VILLE D'HENDAYE » Aisialdiak » Beste jarduerak

Beste jarduerak

250 jeuxStakegrosPlan

KIROL OPORRAK  – BIDE PREBENTZIOA – MUSIKA eta DANTZA – HAURREN ASTEA –

BESTE JARDUERAK

…………..

…………

KIROL OPORRAK

Familiek jakiteko zer jarduerak dauden beren haurrentzat udazkeneko oporretan, E-vac oporretako egutegi orokorra osatu da.

Ikasturteko opor txikietan (eguberriko oporrak ezik) antolatzen den ekintza horrek kirol berrien probatzeko aukera eskaintzen die haurrei; Nerabei, eskolatik kanpo, elkar ikusteko eta jarduera ezberdinetan parte hartzeko aukera ematen die.

Haurrak:datozen hitzorduak HEMEN

Nerabeak:datozen hitzorduak HEMEN  – eta Facebook orrian:  icone_facebook20

………….

EUSKARA – Gazte aisialdi kontratua

Euskararen erabilera bultzatzeko eskolatik kanpo, aisialdi garaian, 1.urtetik 5.urte arteko haurrentzat (CPtik-CM2ra)

HEMEN, 2013-2014ko ikasturteko eskaintza.

Xehetasunak: Haur eta gazte zerbitzua – Véronique LEROUX -05 59 48 23 23  – saj-cetl@hendaye.com

BIDE PREBENTZIOA – Gazte aisialdi kontratua

Gazteekin, errepideko arriskuei buruzko prebentzio eta sensibilizazio lan bat egiten da bi modu ezberdinetan.

Lan teoriko bat egiten da Hendaiako kolegioetako 4. mailako ikasleekin, errepideen gaineko arriskuez, Baionako komisaldegiarekin elkarlanean. Bestetik praktikak ere egiten dira EUSKAL MOTO CLUB elkartearen motoei esker; saio praktiko horiek, uztailean eta abuztuan antolatzen dira eta 14 urteko ikasle guztiei irekiak dira.

…….

MUSIKA eta DANTZA

Maurice Ravel Kontserbatorioak musika eta dantza ikasteko kurtsoak eskaintzen ditu Hendaian urte osoan zehar.

Informazio gehiago : Musika Kontserbatorioa  –  Dantza Kontserbatorioa

………

HAURREN ASTEA

Hendaiako Turismo Bulegoak haurrentzako animazioak antolatzen ditu oporren garaian.

………..

BESTE JARDUERAK

ITSAS JARDUERAK: Itsas zentroan, jarduera ezberdinak proposatzen dituzte haurrentzat zein helduentzat.

Informazio gehiago HEMEN

ZIENTZIAK, ARTEA, INGURUMENACPIE Euskal Itsas Bazterrak egiturak jarduera ainitz antolatzen ditu oporretan zein urte osoan.

xehetasunak HEMEN – CPIE Euskal Itsas bazterra