Muga-gaindi

250VueAerienClas

.

MUGALDEKO LANGILEENTZAKO INFORMAZIOA – HIZKUNTZAK

.

MUGALDEKO LANGILEENTZAKO INFORMAZIOA

Bidasoako hegoaldetik etorri zara Hendaiara bizitzera, eta galdera praktiko batzuk egiten dizkiozu zure buruari.

IZAPIDEAK

Iristean egin behar dituzun lehen izapideei buruzko informazioa, baita zure eskaeraren arabera, gure herrian existitzen diren zerbitzu administratibo batzuetara bideratu ere.

DATU BALIAGARRIAK

Datu baliagarri ezberdinak

ZERGA-GIDA

Finantza Ministeritzak oso baliagarria izaten ahalko zaizun Zerga-gida bat plazaratu du gazteleraz. Hemen klik eginez kontsulta dezakezu.

Soldataren gaineko zerga-dispentsa eskatzeko AGIRIA HEMEN deskargatzen ahal dute Hendaian bizi eta Espainiar estatuan lan egiten dutenek.

Dokumentu horiek Herriko Etxeko Harrera zerbitzuan ere eskura daitezke. Irekia da astelehenetik ostiralera 8:00etatik 12:00etara eta 13:30etik 17:30era.

BIDASOA-TXINGUDI MUGAZ GAINDIKO PARTZUERGOA

Bidasoa-Txingudi Mugaz gaindiko Partzuergoak (Irun, Hondarribia, Hendaia) Mugaz gaindiko Zerga-gidaren 3. argitaraldia plazaratu du frantsesez, euskaraz eta gazteleraz. Eskura daiteke Hendaiako Herriko Etxean, edo bestela kontsulta edo deskarga daiteke Partzuergoaren web gunean.

Gurekin harremanetan sar zaitezke halaber:

Telefonoz: 05.59.48.23.23 zenbakira (Hendaiatik deitzen baduzu) edo (00.33)5.59.48.23.23 (Gipuzkoatik deituz gero).

.

HIZKUNTZAK

Hendaia herri eleaniztuna da, bertan frantsesa, gaztelera eta euskara entzuten baitira.

Euskara iragan kultural aberatsa duen hizkuntza da.

Hizkuntza horiek Hendaian ikasteko aukera batzuk zerrendatu ditugu, elkarteetan edo arlo pribatuan.

Frantsesa ikasi (frantsesez)

Gaztelera ikasi (frantsesez)

Euskaraz aritzeko tresna eta lotura interesgarriak