Familia

250 famille .

GURASOENTZAKO LAGUNTZA – EMAZTEEN eta FAMILIEN ESKUBIDEAK

.

GURASOENTZAKO LAGUNTZA

“LE TRAIT D’UNION” elkartea

Haurren eta Gurasoen Harrera eta Laguntza Gunea den “Le Trait d’Union” elkarteak harrera egiten die gurasoei beren haur ttipiekin (6 urte arte), Haurtzaroaren Etxean.

Harremanetarako: Résidence Bayonnaise – 4 av. du 11 novembre – 64100 Baiona – 05.59.59.53.95 – letraitdunion64@wanadoo.fr

Hendaiako Herriko Etxeak elkartearen finantzamenduan parte hartzen du, biztanleak joateko maiztasunaren arabera.

Eremu adiskidetsu eta ludiko batean, haurrak jolasten eta mugitzen ahal dira beren erritmoan, eta gurasoak beste heldu batzuekin solastatzen ahal dira. Haur ttipiez arduratzen diren bi profesionalek dituzte harrera egun horiek animatzen, eta hor dira entzuteko eta zure galderei erantzuteko haurrei buruz, gurasoen egitekoei buruz…

Denei irekia eta dohainik da.

Xehetasunak edo hitzordua eskatzeko

Elkartearen idazkaritzara deitu, goizez 9:30etik 12:30era, 05.59.59.53.95 telefonora.

Harrera egunak

Astelehen arratsaldean 14:00etatik 18:00etara

Ostiral goizean 9:00etatik 12:00etara

.

EMAZTEEN eta FAMILIEN ESKUBIDEAK

EFEIZN (CIDFF)

Emazteen eta Familien Eskubideei buruzko Informazio Zentro Nazionala elkarte nazionalak Frantzia osoan dauden 120 Emazteen eta Familien Eskubideei buruzko Informazio Zentroen (EFEIZ) ekintza bateratu eta koordinatzen du.

Emazteen eta Familien Eskubideei buruzko Informazio Zentroek karta deontologiko nazional batekiko kidetzapena dute. Ahalduntze prozedura baten mende jartzen dira Estatuak eman dien xedea betetzeko. Xede horren helburua honako hau da : pertsona orori, emazteei bereziki, bizitzaren arlo guzietako eskubideei buruzko informazioa ematea.

EFEIZko profesionalen kontsultak (legelari, langile sozial, psikologo…) dohainik, konfidentzialak eta anonimoak dira.

EFEIZek emazteek jasaten dituzten indarkeriei aurre egiteko tokiko beharrei erantzuten diete. Indarkeria horien prebentzio zein konpontze ekintzak bultzatzen dituzte. Ekintza horiek profesionalen formakuntzari eta indarkeria horien biktimen laguntzari dagozkie.

EFEIZ 64k permanentziak eskaintzen ditu:

* hilabeteko 3. ostegunean, 9:00etatik 12:00etara, Claire Sabalot-Besset-ek animaturik

* “Denentzat” gizarte zentroan, Richelieu karrika – 64700 Hendaia – Tél : 05 59 20 37 63

ETXEKO INDARKERIA

Genero bortizkeriak: 3919. Jendarmeria: 17 edo 112. Polizia: 15.

Mintzatzeko eta informatzeko (zure etxetik hurbil): klikatu hemen

Web gunea: stop-violences-femmes.gouv.fr

2010eko azaroan, Hendaiako Herriko Etxeak etxeko indarkeriari buruzko liburuxka plazaratu du.

.