VILLE D'HENDAYE » Eguneroko bizia » Ekintza soziala

Ekintza soziala

 

250 familleGens


URGENTZIAZKO EGOERAK – ELKARTASUN AKTIBOKO DIRU-SARRERALAGUNTZAK ETA SOROSPENAK

ADMINISTRAZIO HELBIDERATZEA

 


“Hendaiako hiritarren gizarteratzea eta elkartasuna bultzatu”


OLYMPUS DIGITAL CAMERALaguntza Sozialak Hendaiarrengana ahal beste hurbiltzeko hainbat zerbitzu eskaintzen dizkie, haien entzuteko, informatzeko, laguntzeko, beren izapideak errazteko, zeinahi diren beren adina, gizarte-egoera edo topatu dituzten zailtasunak.

Horrez gain, Laguntza Sozialak herriaren elkartasuna piztu eta behar gorrian direnei egoera eztitzeko egin daitekeen guztiari bidea irekitzen dio. Laguntza Soziala, azkenean, erakunde eta elkarteen arteko elkarlana eta partaidetza da.

Laguntza Sozialerako Herriko Zentroan eskaintzen diren administrazio-zerbitzuak


URGENTZIAZKO EGOERAK

Hotz eta berotasun handiko garaiek urgentziazko egoerak eragiten dituzte. Egoera horiei aurre egiteko, neurri multzoak indarrean daude nazio mailan.


NEGURAKO NEURRIAK

Negurako neurrien mobilizazioa, Etxegabeentzako Ekintza Plan Indartuaren esparruan abiatu aterbetze dispositiboaren erreformaren kontextu berezian sartzen da. Nahi duten guziek harrera eta aterbetzea aurkitzeko aukera izan behar dute, haien egoera administratiboa edozein izanik ere. Horrek erran nahi du urgentziazko aterbetze edukiera handitu behar dela eguraldi baldintzen larritasunaren arabera. Garrantzitsua da ere muturreko hotzak edo eguraldi txarreko garaiak aurreikustea. Departamenduko Osasun eta Gizarte Ekintzarako Zuzendaritzekin partaidetzan, auzoko udalak, osasun etxeak, urgentziazko aterbetxeak eta guneak identifikatu behar dira ahalik eta jende gehiena aldi baterako aterbetu ahal izateko.

Meteo France-kiko partaidetzari esker, DOGEZek eguneroko eguraldiaren iragarpenak badauzkate, Etik E + 3ra. Baina, azken urte hauetan ez bezala, oraindik ez da tenperaturen arabera finkatu nazio mailako mobilizaziorik. Behar diren ahalbideen doitzeko ardura tokiko mailari dagokio. Abenduaren 1etik martxoaren 31arteko garairako, Hendaiako LSHZk urgentziazko aterbetzerako 2 ohe eskaintzen ditu. Urtero egokitua den dispositiboa hendaiar Gurutze Gorriarekin eta Txoko Eguneko Harreragunearekin partaidetzan antolatua da.

Egoera bat seinalatzeko :

• Pertsonak ematen du egoera fisiko larrian dagoela : suhiltzaileekin edo SAMUrekin harremanetan jarri telefono zenbaki honetara deituz : 15

• Pertsonak aterbetze bat behar du  : deitu 115 telefono zenbakira edo LSHZra 8 :00etatik 17 :30era (Tel : 05 59 48 23 10)


UDAMINERAKO PLANA

Adineko eta ahalmen urriko pertsonen autonomiaren aldeko elkartasunari buruzko 2004ko ekainaren 30eko legeari eta irailaren 1eko 2004-926 dekretuari erantzun nahian, Auzapez jaunak LSHZren esku uzten du adineko pertsonen, etxean bizi diren ahalmen urriko pertsonen eta pertsona minberen izendun erregistro baten abian jartzea. Onuradunentzat, nahitako eginbidea da eta deklarazioa aukerakoa. Aski da eskaera egitea.

Helburua, udamina gertatu eta departamenduko alerta eta urgentziazko plana abiatuz gero (ardura hori Prefetari baitagokio), osasun eta gizarte zerbitzuen esku hartze eraginkorra ahalbidetzea da. Erregistroan nortasun, adin eta bizilekuari buruzko datuak agertu behar dira.

Erregistro horretan izen ematea egin nahi lukeen Hendaiar oro gonbidatua da LSHZrekin harremanetan jartzera :

* postaz: Lorategietako karrika, 9 – 60150 p.k. – 64700 HENDAIA

* LSHZko egoitzara zuzenki joanez,

* posta elektronikoz: ccas@hendaye.com

* zenbaki honetara deituz : 05 59 48 23 10 astelehenetik ostiralera 8 :00etatik 12 :00etara eta 13 :30etik 17 :30era.

 


ELKARTASUN AKTIBOKO DIRU-SARRERA

ZERTARAKO DA ELKARTASUN AKTIBOKO DIRU-SARRERA ?

* lan-jarduera bultzatzeko

* lanetik datozen diru-sarrerak osatzeko, apalak badira

* onuradunak banaka laguntzeko

* laguntza sozialeko sistema errazteko

Elkartasun Aktiboko Diru-sarrera, Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-sarrera, Guraso Baztertuentzako Laguntza eta beste gutxieneko laguntza sozialak ordezkatu eta eraldatzen dituen prestazioa da.

Prestazio honek lan-jarduerako diru-sarrerak osatzen ditu familiaren osaeraren arabera, familiakide batek edo batzuek lan egiten du(t)enean, Enplegurako Saria ordezkatuz.

Elkartasun Aktiboko Diru-sarrerak onuradunei diru-sarrera osagarri bat eskaintzen die, lan-jarduerako diru-sarrerei gehitzen zaiena – familiak halakoak jasotzen dituenean -, familia osaeraren eta laneko diru-sarreren araberakoa den diru-baliabide maila batera irits daitezen. Helburua, onuradunei lanetik atera diru-sarrerak eta prestazio sozial zati bat metatzeko aukera ematea da, laneko diru-sarrerak diru-baliabideen oinarria izanez.

ELKARTASUN AKTIBOKO DIRU-SARRERAREN ZENBATEKOA

 

Pertsona bati ematen zaion EADren zenbatekoa  ondoko 4 parametroen arabera finkatua da :

* familia egoera : zenbatekoa familia osaeraren arabera aldatzen da,

* bermatua den gutxieneko maila (edo « baremoaren sartze puntua »)

* lan-jarduerako diru-sarreren maila,

* EADren metatze tasak honako hauek finkatzen ditu : EADtik ateratzeko diru-sarrera eta diru-sarrera orokorren aurreratze erritmoa, laneko diru-sarrerak emendatzen diren bakoitzean.

EADren zenbatekoa, baztertua eta laneko diru-sarrerarik gabe dagoen pertsona batentzat, 453.64 €koa da (oinarrizko EAD).

EAD EMATEKO BALDINTZAK

 

EAD emateko, ondoko baldintzak bete behar dira :

* adina (25 urtetik gora edo 25 urtetik beherako pertsona, sortua ala sortuko den haur batekin)

* Frantzian egoteko eskubidea : Europako Eremu Ekonomikoko herritarrentzat

* egoitza (egonkorra, egiazkoa eta iraunkorra Frantzian).

ARGIBIDE GEHIAGORAKO…

Ondoko gunera jo www.rsa.gouv.fr edo zenbaki honetara deitu : 39 39 « Allô service public »

DESMARTXAK EGITEKO, zoaz zuzenki ondoko helbideetara :

Departamenduko Elkartasun Etxea

Paquier egoitza – Chauvin Dragon karrika – 64500 Donibane Lohizune Tel : 05 59 51 65 65

Familia Laguntza Kutxa

Foch Etorbidea, 10 – 64100 Baiona Tel : 0 820 25 64 10 – www.caf.fr

Laguntza Sozialerako Herriko Zentroa

Lorategietako karrika, 9 – 60150 p.k. – 64701 Hendaia Cedex – Tel 05 59 48 23 10


LAGUNTZAK ETA SOROSPENAK

Elkartasun Aktiboko Diru-sarrera edo Eritasun Unibertsalerako Babespen erako legezko laguntza sozialerako dispositiboen kasuan, emate irizpideak eta aurkeztu beharreko egiaztagiriak legeei eta dekretuei dagozkie. Ez da gauza bera LSHZek abian jarri duten aukerako laguntza sozialaren kasuan.

LSHZ bakoitzak esku hartzeko bere baldintzak finkatzen ditu, legeak eman dion xedea garatzeko. Hain zuzen ere, xedea honako hau da : « herrian prebentzio eta garapen sozialeko ekintza orokorra eramatea » eskudirutan eman prestazioren bidez, itzulgarriak izan ala ez, jakinez esku hartze horrek oinarritu behar duela urtero egiten den biztanlego osoaren beharren azterketan.

Hala, Administrazio Kontseiluaren esku dago sorospen mota desberdinak deliberoz sortzea, bere lehentasunen eta biztanleen beharren arabera :

* erosketa txartelak

* sorospena eskudirutan

* mailegu itzulgarriak

Urgentziazko sorospen horiek zuzentzen zaizkie aldi baterako diru-sarrerarik gabe gelditzen diren pertsonei, hauek jaso litzaketen legezko prestazioak eskuratzeko eskubidea zabaldu edo berreskuratu arte.

Langile sozial batek aurkeztu proposamen arrazoitu batetik aztertuak dira sorospen eskaera horiek.

Ondoko laguntza mota desberdinak ere badira :

* ogitarteko txartelak (noraezean ibiltzen direnentzat)

* garraio txartelak (noraezean ibiltzen direnentzat)

* herriko dutxen irekitzea (higieneko produktuak emanak dira)

* garraio txartelak adineko pertsonentzat

* Denentzat Zentro Sozialak antolatu oporretarako familiek aurreratu dituzten gastuetan parte hartzea

* griparen aurkako txertoa 60-65 urteko pertsonentzat

* Bixintoko paketeak (baztertuak eta mendekoak diren adineko Hendaiarren artean banatuak)

* Bixintxoko apairua, herriko besten karietara


ADMINISTRAZIO HELBIDERATZEA

ERREFERENTZIAZKO TESTUAK : Kohesio sozialaren aldeko neurriak (Familien eta Ekintza Sozialaren Kodeko L.264-1etik L.264-10erako artikuluak) daramatzan bizileku eskubide oposagarriari buruzko legearen 51 artikulua – 2007ko maiatzaren 15eko 2007-893 eta 2007ko uztailaren 20ko 2007-1124 dekretuak, bizileku egonkorrik ez duten pertsonen helbideratzeari buruzkoak – 2008ko otsailaren 25eko DGAS/MAS/2008/70 zirkularra, bizileku egonkorrik ez duten pertsonen bizilekua hautatzeari buruzkoa – Gizarte Segurantzaren kodeko L.161-2-1 artikulua – Familien eta Ekintza Sozialaren Kodeko L.252-2 artikulua FESKko R-123-21 artikulua, 8. paragrafoa, eta R-123-22 artikulua

Bizileku egonkorrik ez duten pertsonek BIZILEKUA HAUTATU BEHAR DUTE prefetak onetsi dituen erakundeetan edo eskubidezko onarpena daukaten LSHZ/HEZetan, legezko, arauzko eta hitzarmenezko prestazioak (Estatuko Mediku Laguntza izan ezik), bai eta nortasun nazionaleko titulu bat ere jaso ahal izateko, eta hauteskundeetarako zerrendetan edota laguntza juridikoan izen ematea egin ahal izateko.

Printzipioa

Prozedura

.