VILLE D'HENDAYE » Eguneroko bizia » Laguntza Sozialerako Herriko Zentroa

Laguntza Sozialerako Herriko Zentroa

250 famille2 .

 AURKEZPENA – HARREMANETARAKO

.

AURKEZPENA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA1953an ongintza eta laguntza bulegoen elkartzetik sortu Laguntza Sozialeko Bulegoen egitura 1986an aldatu zen, eta “Laguntza Sozialerako Herriko Zentroa” izenpean bilduriko herriko erakunde publiko administratiboak sortu ziren. Laguntza Sozialerako Herriko Zentroak prebentzio eta garapen sozial ekintza orokorra eramaten du herrian, erakunde publiko eta pribatuekin elkarlanean (Laguntza Sozialaren eta Familien Kodea).

Auzapeza da Laguntza Sozialerako Herriko Zentroa gobernatzen duen Administrazio Kontseiluaren legezko lehendakaria. Administrazio Kontseiluaren erdia Herriko Kontseiluak bere baitan hautatu kideek, eta beste erdia Auzapezak izendatu kideek osatzen dute. Azken horiek elkarte ordezkariak izan behar dira: familien, elbarrituen, erretiratuen eta adineko pertsonen elkarteen ordezkariak, edota gizarteratzearen alde edo bazterketen kontra ari diren elkarteenak.

Hendaian, 1986an sortu eta Herriko Etxean kokatua zen Laguntza Sozialerako Herriko Zentroak 2008ko urriaz geroztik bere egoitza berea du Lorategietako karrikaren 9 zenbakian.

Administrazio Kontseilua

Organigrama

.

HARREMANETARAKO

Laguntza Sozialerako Herriko Zentroa

Lorategietako karrika, 9 – PK 60150 – HENDAIA Cedex

Tel : 05 59 48 23 10 – Fax : 05 59 48 03 87 – Posta elektronikoa : ccas@hendaye.com