.
.
Laguntza soziala ematen ahal zaio eskatzen duenari, honek legeak aurreikusten dituen legezko baldintzak betez gero.
Ondorioz, Udalak, Laguntza Sozialerako Herriko Zentroak ala Departamenduko Herriarteko Ekintza Zentroak prestatu eta transmititu behar dio lagunza sozialaren txostena Departamenduari. Betebehar horrek ez du eskaeraren egokitasunaren ebaluaketarekin zerikusirik.
Laguntza soziala aurreratze bat da. Beraz baliteke, prestazio batzuen kasuan, Kontseilu Orokorrak errekurtso bat erabiltzea aurreratu dirua berreskuratzeko.
Emate baldintzak eta prozedura
Laguntza sozialeko prestazioen zerrenda
.
60 urtetik gorako pertsona oro, autonomia galtzeren bat daukana, Frantzian bizi dena eta eguneroko bizitzaren keinu arruntak egiteko zailtasunak dauzkana.
Laguntza horrek pertsona horren beharrei egokitu arduratze bat ahalbidetzen du. Etxean edo zahar-etxe batean bizi diren pertsonek lortzen ahal dute ; ez da diru-sarreren mende jartzen, baina kalkuluak diru-sarreren zenbatekoa kontuan hartzen du. Ez da dohaintza edo jaraunspenaren pean berreskuratzen ahal.
Laguntza horri esker, ondoko zerbitzuak finantzatzen ahal dira :
• etxerako laguntza zerbitzuak
• apairu banaketa
• higieneko gauzak
• laguntza tekniko batzuk
• telelaguntza
• aldi baterako aterbetze edo eguneko harrerako egonaldi gastuak
• zahar-etxetan aplikatu mendekotasun tarifa.
EMATE PROZEDURA
Txostenaren ateratze eta uztea ondoko helbideetan egin daitezke :
Kontseilu Orokorra
Gerontologia gunea – Guadalupe – Hiribehere karrika – 64480 UZTARITZE
Tel : 05 59 70 39 00
edo:
Laguntza Sozialerako Herriko Zentroa
Lorategietako karrika, 9 – 60150 p.k. – 64701 HENDAIA Cedex
Tel. 05 59 48 23 10
Egiaztapen administratiboez gain, lan-talde mediku-sozial batek (mediku batez eta langile sozial batez osaturik) autonomia galtze mailaren (GIR 1etik 4ra) eta eskatzailearen beharren ebaluazioa egiten du:
* Etxean :
Laguntza plan bat landua da : honen edukiari esker, gastuen esleipena zehazten ahal da (etxerako esku hartzaileak, aldi baterako harrera, harrera familiak, garraioa, laguntza teknikoak, bizilekuaren egokitzea, eta abar.). Halako plan bat justifikatzen ez bada (mendekotasun irizpideak betetzen ez dituzten pertsonak), bisitaren bilduma bat egiten da.
* Zahar-etxean :
Autonomia galtzea zahar-etxeko lan-taldeak neurtua da, mediku koordinatzailearen (edo eritasun aseguruak hitzarmendua den medikuaren) ardurapean.
EMATE ERABAKIA
Kontseilu Orokorreko Lehendakariak hartzen du, berak edo bere ordezkariak zuzendu batzorde batek proposaturik. Batzorde hori behar adina biltzen da, ebaluatua den pertsonaren beharrei zein diru-sarrerei dagozkien ALPren zenbatekoak proposatuz.
2003az geroztik, ALPrako eskubidea ez da jakinarazpen unean baizik indarrean sartzen, eta ez eskaera uzten den unean. Neurri hori ez zaie etxerako laguntza zerbitzuei baizik aplikatzen.
ETETEA
Ospitaleratze 31. egunetik goiti, eta arauzko testuak errespetatuak ez badira (soldatako langilea edo etxerako laguntza zerbitzua ez bada deklaratzen, txartel moderatzailea ez bada ordaintzen, laguntza plana ez bada errespetatzen, eta abar.).
.
ERRETIRO-KUTXAK
Erretiro-kutxek etxean jarraitzeko banakako diru-laguntzak ematen dituzte laguntza sozial fondo batetik, erakunde bakoitzari dagozkion arauen arabera.
Zure erretiro-kutxa nagusiarekin edo gehigarriarekin sar zaitez harremanetan, erakunde bakoitzak ematen dituen laguntzak ezagutzeko (etxeko laguntzailea, zaintzailea, etxebizitza hobetzeko laguntza…).
Xehetasunak:
Laguntza Sozialeko Herriko Zentroa – Lorategietako karrika, 9 – PK 60150 – 64701 HENDAIA Cedex
Tel: 05 59 48 23 10
MUTUALITATEAK
Komeni da zure mutualitatearekin harremanetan sartzea, jakiteko zer hartzen duen bere gain.
.
GARRAIOA
Hendaian urte osoan bizi diren eta errenta-gaineko zerga ordaintzen ez duten 65 urtetik gorakoei (edo elbarritasun pentsioa kobratzen duten 60 urtetik gorakoei), garraio-txartela eskaintzen zaie, ATCRB-ko ohiko lineetan balio duena.
Xehetasunak:
Hendaiako Laguntza Sozialerako Herriko Zentroa – Lorategietako karrika, 9 – Durruty bizilekua – 64700 HENDAIA
Tel: 05 59 48 23 10