VILLE D'HENDAYE » Eguneroko bizia » Haizpean zahar-etxea

Haizpean zahar-etxea

 

bandeauHaizpean

.

ZAHAR EXTEAK – HAIZPEAN ZAHAR ETXEAEGITEKOAONARTUA IZATEKO

.

.

ZAHAR ETXEAK: Mendeko Adineko Pertsonentzako Ostatatze lekuak

MendekoAdineko Pertsonentzako Ostatatze lekua (EHPAD) edo «zahar etxea», medikuntza zerbitzua duen egitura bat da (mediku koordinatzailea, erizainak…), adineko pertsonak hartzen dituena -60 urtetik goitikoak-, autonomia guztia edo zerbait galdu dutenak.

2002. urteaz geroztik, garai hartako zahar etxeek, diruztatuak izateko zuten modua aldatzen delarik, hitzarmen bat sinatu behar ukan zuten estatuarekin (Eskualdeko Osasun Agentzia, 2010. urteaz geroztik) eta Kontseilu Nagusiarekin, mendeko adineko pertsonak zaintzen segituko bazuten.

Harrezkeroztik, araupeko hitzarmen horiek, diruztatzeko modu hirutarra ezartzen dute

_MG_6727* egoiliarrak ostatatze gastuak ordaintzen ditu

* eritasun asurantzak, Eskualdeko Osasun Agentziaren gerizan, zaintza buxeta ordaintzen du

* Kontseilu Nagusiak mendekotasunaren buxeta ordaintzen du (eta ostatatze buxetaren zati bat, gizarte laguntzarako eskubidea duten eta baimenduriko zahar etxeetan diren egoiliarrentzat)

Diruztatze modu berri hori eskuratzeko, zahar etxeek, adineko pertsonak baldintza onenetan zaintzeko bete beharreko baldintzak bete behar dituzte.

.

_MG_6740

HAIZPEAN ZAHAR ETXEA

Egitura horrek hiruko hitzarmena sinatu du, 2007ko abenduan; hartara, Mendeko Adineko Pertsonentzako Ostatatze Lekua da (E.H.P.A.D.).

1970ko azaroan, sortu zenean, elkarte izaera zuen egitura hori, luzaz, zuzenbide pribatuko egitura izan zen; gero, 2004ean, udalak hartu zuen bere gain eta hala, tokiko funtzio publikora sartu zen. Harrezkero, Hendaiako Gizarte ekintzarako udal zentrora (CCAS) loturik da.

Zahar etxea zuzendari batek gidatzen du, Hendaiako gizarte ekintzarako udal zentroaren Administrazio Kontseiluaren menean.

Baimena du 53 pertsona hartzeko. Adineko pertsonak bakarka edo bikotean onartzen ditu, 60 urtetik gorakoak badira edo 60 urtez behekoak izan, baina baimen bereziren bat badute. Egoitzak hiru estaia ditu.

Harrera: Ordutegia:

- astelehenetik ostegunera: 8:30 – 12:00 eta 14:00 – 17:30

– ostiralean: 8:30 – 15:30

.

ZAHAR ETXE BATEN EGITEKOA (EHPAD)

_MG_6657Zahar etxe baten egitekoa honako hau da:

- adineko pertsonaren autonomia gorde, hari egokituriko proiektu baten bidez

- behar den zaintza eman, (egituraren paramedikuntzako langileak mediku koordinatzaile baten menean dira eta osasun koadro bati segitzen zaizkio, mediku nagusiaren ardurapean).

Arauek hala agindurik, baldin eta egoiliarrak medikuntzazko eta paramedikuntzazko zaintza konplexuagoak beharko balitu, egituratik kanpoko osatzaileak dei daitezke; horiek zahar etxean arituko dira, bertakoekin koordinaturik, egoiliarraren senideekin edota konfiantzazko zaion pertsonarekin, bai eta egoiliarraren mediku nagusiarekin, hitzarmenek diotenaren arabera.

Hona adibide batzuk:

- Geriatria Orientabideko Talde Ibiltaria (Euskal Itsasertzeko Ospitalearena)

- Harreman Psikiatrikoko Taldea (Euskal Itsasertzeko Ospitalearena)

- Zainketa aringarrien Talde Ibiltaria (Euskal Itsasertzeko Ospitalearena)

- etxean ospitalizatzeko egitura (HAD) osasun lurraldean dena

.

ONARTUA IZATEA

Eskaria egiteko, honako dokumentua bete ezazu: inprimaki ofiziala (telekargatzeko, loturaren gainean sakatu) eta beste honekin batera igor ezazu: inprimaki osagarria. Aurkezpen liburuxka (frantsesez)

e-posta: ehpadhaizpean@hendaye.com – Telefonoa: 05.59.01.10.30

_MG_6863

Helbidea : Armatonde karrika

Harrera ordutegia:

- astelehenetik ostegunera: 8:30 – 12:00 / 14:00 – 17:30

– ostiralean: 8:30 – 15:30