VILLE D'HENDAYE » Eguneroko bizia » Etxerako laguntza

Etxerako laguntza

250 persAgeesMains .

LSHZk etxerako laguntzako prestazio-zerbitzu bat kudeatzen du. Etxean aritzen diren langileak – « etxeko laguntzaileak » – enplegatzen ditu.

.

EGINKIZUNA

Zerbitzu horren xedea honako hau da :

* 65 urtetik gorako pertsona (edo 60 urtetik gorako pertsona, lanerako ezintasuna izanez gero), edo etxean bizitzea hautatu duen ahalmen urriko pertsona orori etxean laguntza pertsonalizatua edo hurbileko ingurumenean mugitzeko laguntza ekartzea.

* haren autonomia mantendu edo garatzen laguntzea, haren bizi ingurumenaren eta zerbitzuaren funtzionamenduko araudiaren errespetuan.

* pertsona hori ondoko ekintzetan laguntzea :

° eguneroko eginbehar arruntetan

° eguneroko ekintza nagusietan

° bizitza sozialean eta harremanetan

* egoeraren diagnostikoan eta esku hartzearen egokipenean parte hartzea

* beste esku hartzaileekiko komunikazioa eta lotura segurtatzea.

.

ESKAERA

Eskaera egiteko, eskatzaileak zerbitzuko animazio eta koordinaketako langile baten laguntza jasoko du. Elkarrekin aztertuko dituzte eskatzailearen beharrak eta zein erakunde finantzatzailerengan jo behar duten.

Azterketa hori gauzatuko da mendekotasunaren ebaluaketa sareta nazionaletik (AGGIR saretatik) abiatuz : sareta hori sei taldetan banatua da, 1etik – mendekotasun gehien duten pertsonentzat – 6ra – pertsona autonomoenentzat – doana. Eskatzaileak arduratze eskaerako txostena osatzeko ere laguntza jasoko du.

.

OBRATZEA

Arduratze adostasuna jaso unetik eta 24 ordutako epean, zerbitzua etxerako esku hartzea antolatzeko gai da. Ez bazara adostasunaren beha egoten ahal, prestazio bat proposatuko dizute, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorrak finkatu duen orduko tarifa batean.

Erakunde finantzatzaileak eman ordu kopuruaren eta LSHZk edo Kontseilu Orokorrak (ALP) egin mendekotasun mailaren ebaluazioaren arabera, etxerako laguntzaile baten ordutegia proposatuko dizute, zure beharren eta zerbitzuaren ahalmenen araberakoa.

.

ESKU HARTZE ORDUTEGIA

Etxerako laguntzailea zure etxera etortzen ahalko da astelehenetik ostiralera, 8 :00etatik 21 :00etara. Prestazio bat segurtatzen ahalko da larunbat eta igandetan pertsona baztertu mendekoenentzat. Laguntza jasoko duzu ere ordu horietatik kanpoko esku hartzea bilatzeko (arratsez, gauez).

.

ZER NOLAKO LAGUNTZA ?

Etxerako laguntzaileak bete beharko dituen eginbeharrak zehaztuko dira prestazioa abiatuko denean. Haien helburua laguntza materiala (bizilekuaren, arroparen garbiketa, eta abar…) edota pertsonari berari ekarri laguntza (garbitzeko, apairuak hartzeko, eta abar…) ematea izanen da.

.

EBALUAZIOA

LSHZk edo Departamenduko Kontseiluak (ALP) urtean behin gutxienez ebaluatuko dute prestazioa.