VILLE D'HENDAYE » Eguneroko bizia » Adineko pertsonak – Jende elbarriak

Adineko pertsonak – Jende elbarriak

250 persAgeesMains

.

Hendaiako Laguntza Sozialerako Herriko Zentroak bere erretiratuen eta elbarrituen aldeko politika garatzen du, elkarte eta erakunde partaideekin elkarlanean.

Helburuak honako hauek ditu:

OLYMPUS DIGITAL CAMERA• Adineko pertsonei eta beren familiei harrera egitea, informazioa ematea eta bideratzea

• Etxean jarraitzeko aukera ahal bezain luzez faboratzea

• Bakartasuna eta isolamendua haustea

• Belaunaldien arteko elkartasunak indartzea

• Adinaren premiei egokituriko aterbetze aterabideak eskaintzea

• Erretiratuen eta adinekoek herrian duten lekua zabaltzea.

Laguntza Sozialerako Herriko Zentroak harrera pertsonalizatua eskaintzen du, elbarrituentzat eta mugikortasun murriztua dutenentzat irisgarria den egoitza batean.

Harrera langileak adinekoen galdera GUZTIAK entzuten, identifikatzen eta kalifikatzen ditu. Horiei erantzuten laguntzen ahal du (informazioa, administraziozko laguntza, datuen bilketa, hitzordua hartzea…) edo eskatzailea bideratzen ahal du, erakunde eskudunarengana edo Laguntza Sozialerako Herriko Zentroko animazio eta koordinazio langilearengana.

Animazio eta koordinazio langileak zehazkiago ikusiko du zenbateraino dagoen etxeko laguntzaren beharra.

Laguntza Sozialerako Herriko Zentroak alde batetik etxerako laguntza zerbitzua, eta bestetik apairuak eta liburuak etxera eramateko zerbitzua antolatzen ditu. Adineko pertsonek eta elbarrituek jasotzen ahal dituzten laguntza sozialei eta Telealarma zerbitzuari buruzko xehetasunak emanen dizkizu.

LSHZaren Administrazio Kontseiluak Haizpean zahar-etxearen kudeaketan parte hartzen du ere, menpeko adineko pertsonentzako zahar-etxe horretako zuzendariarekin batera.

Azkenik, uztailaren 1etik abuztuaren 31ra, Hendaiako Herriko Etxeak Handiplage deitutako elbarrituentzako zerbitzua antolatzen du hondartzan, eta jarduerak antolatuak dira adineko pertsonentzat Aste Urdinaren karietara. Egitaraua kontsultatzeko.

Irrisgarritasuna orrialdean, izen bereko udal batzordearen asmoak eta informazioak ikusten ahalko dituzue , baita ere pertsona elbarriei bereziki interesatzen zaizkien gaiak , hitzorduak, aisialdiak eta Hendaiako beste ekintzak.