VILLE D'HENDAYE » Eguneroko bizia » Jarduerak eskola denboran

Jarduerak eskola denboran

250 VoileScol


JARDUERAK – BALIABIDEAK


JARDUERAK

.

Eskola denboran, Hendaiako Herriak, hala nahi duten irakasleei, Nazio mailako Hezkuntza Erakundeak baimenduriko hainbat jarduera proposatzen die:

Igeriketa, ama eskolako handienetik lehen mailako bosgarren urtekoenetara.
Jarduna herriko igerilekuan pasatzen da, hiruhileko batez, astean behin. Pedagogikoki xerkatzen da umeak uretara ohitzea eta lau igeri motak ikas ditzaten. Haurrek, bainurako burukoa ekarri behar dute

Pilota jokoak, lehen mailako lehen urteko ikasleetatik bosgarren ikasturtekoenetara.
Xedea haurraren eskuairea eta ahalegin fisikoaren koordinazioa garatzea da. Jarduna, urtean hiruhileko batez pasatzen da, gehienetan Gaztelu Zahar frontoian edo D. Ugarte frontoian.

Bela, surfa, arrauna, 3. zikloko laugarren edo bosgarren ikasturtekoentzat ; aire zabaleko jarduera deitua da.
Jarduna Hendaiako Itsas Zentroko monitore baimenduek gidatzen dute, Txingudi badian, irailetik azaroaren amaiera arte eta martxotik ekainaren hastapena arte. Gehienetan, haurrek egun erdiko 6 eskolako bi aldi dituzte. Eguraldia kaskar bada, saioak Itsas Zentroan bertan egiten dira. Surferako, Herriko Etxea Bidassoa Surf Club delakoarekin hitzartua da.


BALIABIDEAK

.

EKIPAMENDUAK

Herriko mediatekak Ama eskolako txikietatik lehen mailako bosgarreneko ikasturtekoetaraino. Garraioa Hendaiako Herriko Etxeak egiten du.

Abbadiako eremuak eremuko leku ederrean hartzen ditu haurrak, ingurumena eta artea ezagut ditzaten.

.

AIRE ZABALEKO TOKIAK

Hendaiako Herriko Etxea da eskola eraikinen jabea; berak ditu eraikitzen eta mantentzen. Era berean, eskola hornidurak (liburuak, informatika materiala…) erosten parte hartzen du ere.

.

GARRAIOA

Hendaiako Herriko Etxeak irakasle-ikasleen esku jartzen ditu, gidaria duten minibusak eta elur eta natura eskoletarako hendaiarren gastuak pagatzen ere parte hartzen du, eskolak horrelako jarduerak antolatzen dituenean.

.

GIZA BALIABIDEAK

Udal langile anitz ditu Herriko Etxeak, jarduera horietarako eskaintzen, edo kanpoko langileak ekarri eta ordaindu ohi ditu ere.