VILLE D'HENDAYE » Eguneroko bizia » Eskolako jantegiak, haurtzaindegiak

Eskolako jantegiak, haurtzaindegiak

250 cantineOrrialde gaina

ESKOLAKO JANTEGIA – GOIZEKO eta ARRATSALDEKO HAURTZAINDEGIAK –  ETXEKO LAN BEGIRATUAK


 orgTpsScol2018-2019Taulan klikatu ezagutzeko 2018-2019ko eskolaldiaren antolakuntza Hendaiako lehen hezkuntzako eskola publiko orotan (ama eskolak eta lehen mailakoak)

Lau eguneko astera itzultzea ez zen Herriko Etxearen asmotan, baina demokrazia kontuan har eta Hezkuntza Ministerioari eskola astea astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan antola dezala proposatu dio. Hiru ondorio dakartza horrek: asteazkenetan ez da ikastarorik izanen.

Hendaiako Herriko Etxeak, haurrek eta familia anitzek dituzten beharrak kontuan har eta ordainpeko bi zerbitzu proposatzea erabaki du: aisialdi harrera bat, asteazken goizetan, eta ludoteka harrera bat, frantsesez eta euskaraz, asteazken arratsaldetan (irekitzeko lekua eta data ez ziren oraindik erabakiak aldizkaria inprimategira eramateko unean)

 .

ESKOLALDIKO HAURTZAINDEGIA:

Izen-ematea eskolako zerbitzuetan eskolako izen-emateari zuzenean lotua da.

Etorri berrientzat:

Izena eman ondoren, Haur eta Gazte Animazio zerbitzuak zure haurraren izen-ematea egiten ahalko du ikastetxearen araberan.

Horretarako, Haur eta Gazte Animazio zerbitzuan galdegin behar duzu eskolako zerbitzuetan izen-emateko txostena. E-postaz ere helarazten ahal dizute.

.

Eskola publikoetako haurrentzat:

Urtero, izen-emateko txosten bakarrak maiatzean banatuak dira eskoletan. Idatzitako informazioak egiaztatu ondoan, izen-emate fitxa zuen haurra dagoen eskolako irakaskuntzaz kanpoko langileei eman behar diezue.

Ordainketa Herriko Etxean egiten da edo kentze automatikoaren bidez.


ESKOLAKO JANTEGIA

HELBURUA

Bazkal denboran haurren antolatze kalitatea bultzatzea da Hendaiako Herriko Etxearen hezkuntza helburuetarik bat.

Eskolaren baitan kokaturik, egitura guztiak Familia-Laguntza Kutxak baimenduak dira eta badago animatzaile bat 12 haurrentzat ama-eskolan, eta bat 16 haurrentzat 1. mailan. Gurasoek 1. mailako eskoletan ari den animatzaile erreferentearengana jotzen ahal dute.

Eskolako jantegietako hondarrak: Diagnostiko esperimentala egiten ari dira Lizardiko eskolan.

MENUAK300 cantine

Hiri-barneko, Hondartzako, Geltokiko, Lizardiko eta Intzurako eskoletan:

Irailak 03 > Urriak 19 ; Azaroak 05 > Abenduak 21

Alergia eragileen zerrenda    Irailak 03 > Urriak 19Azaroak 05 > Abenduak 21

 

 Zure haurraren menuak erregularki kontsultatzeko, sar ezazu orri hau zure gogokoetan.

Menu-batzordeak

Hamabostean behin iragaten dira, bazkarien hornitzailea den Hendaiako Lizeo Profesionalean, eta ate irekien egunak antolatzen dira noizbehinka eskola bakoitzean. Gurasoek , haurraren afaria egokitzen ahal izateko , menuak eskoletan afitxatuak dira.

ORDUTEGIA: 12:00-14:00 publiko eskoletan

IZEN-EMATEA

Izen-ematea eskolako zerbitzuetan eskolako izen-emateari zuzenean lotua da.

Etorri berrientzat:

Izena eman ondoren, Haur eta Gazte Animazio zerbitzuak zure haurraren izen-ematea egiten ahalko du ikastetxearen araberan.

Horretarako, Haur eta Gazte Animazio zerbitzuan galdegin behar duzu eskolako zerbitzuetan izen-emateko txostena. E-postaz ere helarazten ahal dizute.

.

Eskola publikoetako haurrentzat:

Urtero, izen-emateko txosten bakarrak maiatzean banatuak dira eskoletan. Idatzitako informazioak egiaztatu ondoan, izen-emate fitxa zuen haurra dagoen eskolako irakaskuntzaz kanpoko langileei eman behar diezue.

Ordainketa Herriko Etxean egiten da edo kentze automatikoaren bidez.

Izen-ematea eta ordainketa Herriko Etxean egiten dira. 2008tik, gurasoek, ordainketa banku-kontutik zuzenean egitea eska dezakete.

.

PREZIOAK –  ORDAINKETA

Eskolako jantegiaren prezioak (2018 ikasturterako)

Ordainketa Herriko Etxean egiten da. Gurasoek ordainketa banku-kontutik zuzenean egitea eska dezakete.


Orrialde gaina

GOIZEKO ETA ARRATSALDEKO HAURTZAINDEGIAK

ORDUTEGIAK

Ama-eskola publikoetan:

Harrera goizez eta arratsaldez: 7:30 – 8:30 / 16:30 –  18:00

Intzura eskolan: 7:50 – 8:50 / 16:45 – 18:15.

1. mailako eskola publikoetan:

Harrera goizez, 7:30 –  8:30.

Intzurako eskolan, 7:50etik 8:50era.

IZEN-EMATEA

Izen-ematea eskolako zerbitzuetan eskolako izen-emateari zuzenean lotua da.

Etorri berrientzat:

Izena eman ondoren, Haur eta Gazte Animazio zerbitzuak zure haurraren izen-ematea egiten ahalko du ikastetxearen araberan.

Horretarako, Haur eta Gazte Animazio zerbitzuan galdegin behar duzu eskolako zerbitzuetan izen-emateko txostena. E-postaz ere helarazten ahal dizute.

.

Eskola publikoetako haurrentzat:

Urtero, izen-emateko txosten bakarrak maiatzean banatuak dira eskoletan. Idatzitako informazioak egiaztatu ondoan, izen-emate fitxa zuen haurra dagoen eskolako irakaskuntzaz kanpoko langileei eman behar diezue.

Ordainketa Herriko Etxean egiten da edo kentze automatikoaren bidez.

PREZIOAKORDAINKETA

Familia-laguntza Kutxak eta Departamenduko Gazteria eta Kirol Zuzendaritzak baimendu zerbitzu hau ordaindu beharrekoa da.

Eskoletako haurtzaindegietako prezioak – 2018.urtea

Ordainketa Finantza Zerbitzuan egiten da, faktura bat jaso ondoren edo banku-kontutik zuzenean.

Eskola pribatuetako jarduerei buruzko xehetasunak nahi izanez geroz, eskolan bertan galdetu behar da.

 


Orrialde gaina

ETXEKO LAN BEGIRATUAK

1. mailako eskola publikoetan, dohainik eskaintzen da begirale baten laguntzarekin etxeko lanak egiteko aukera, ordu batez klasea bukatu ondoren, hots, 16:30etik 17:30era (Joncaux-ko eskolan 16:45etik 17:45era). Irakasleek edo animatzaileek ziurtatzen dituzte.

Izen-emateak eskolako zuzendaritzan egiten dira.

Eskola pribatuei dagokienez, zuzendariari eskatu informazioa.

Orrialde gaina