VILLE D'HENDAYE » Eguneroko bizia » Izen-emateak

Izen-emateak

250 classe Orrialde gaina

ESKOLA PUBLIKOETAN – ESKOLA PRIBATUETANOHARTARAZPEN OROKORRAK

.

.

ESKOLA PUBLIKOETAN

 

Zuen haurra lehenago eskolatua bazen, aurreko eskolako zerrendatik kentze agiria eman beharko diozue eskola berriko zuzendariari (agiria, aurreko eskolako zuzendariak eman behar dizue).

 

Zuen haurrari tokatuko zaion eskola bere eremu geografikokoa da.

VQ_Scol_InscripDerogazio batzuk eska daitezke. Gutun baten bidez motibatu behar dira, dosier eta egiaztagiri guztiekin batera.

Zuen haurra jadanik eskolatua bazen lehenago, hurrengo eskolako zuzendariari kentze-ziurtagiri bat eman beharko zaio (zuen haurra joaten zen lehenengo eskolako zuzendariak emanik).

IZAPIDEAK

- 2017-2018 izen-emateko txostena + Informazioa. Herriko Etxeko Hezkuntza zerbitzuan har dezakezue edo hendaia.eus webgunean deskarga dezakezue (azaroaren 8tik goiti).

Txosten hori, bete ondoren, 2017ko urtarrilaren 31 aitzin itzuli behar duzue Herriko etxeko hezkuntza zerbitzura.

Oharra: Txostena itzultzeko epea erabakiorra izanen da, zuen haurraren izen-ematea, bizitokiaren eskualdeko eskolan egiterakoan.

Izen-emate ziurtagiri bat bidaliko zaizue etxera maiatzean. Zuen haurra sartuko den eskolaren datuak, hala nola eskolako zuzendariaren harrera-ordutegia bidaliko zaizkizue izen-emate ziurtagiriarekin batera.

Eskolako zuzendariarekin egon ondoren, berak du zuen haurraren izena hartuko 2017/2018 urterako.

Eskolako zerbitzuei buruzko ohartarazpena : haurrak 3 urtetik goiti joaten ahalko dira eskolako jantegira eta haurtzaindegira.

.

ESKOLA PRIBATUETAN

Milesker ikastetxeko zuzendariarengana jotzea zuzenean. Zerrenda Hemen.

Orrialde gaina

OHARTARAZPEN OROKORRAK

Irakaskuntza baitezpadakoa da 6 urtetik landa.

2015/2016 ikasturtean, hona nola iragaten den ikas-prozesua:

Ama-eskolan:

1. urtea (“Petite Section”): 2012an sortu haurrak – 2. urtea (“Moyenne Section”): 2011n sortu haurrak – 3. urtea (“Grande Section”): 2010ean sortu haurrak.

Oroitarazten dizuegu eskolako sartzeko urte zibilean zehar 3 urte beteko dituzten haurrek izena ematen ahalko dutela eskolan (hots, 2015eko eskolako sartzearentzat, 3 urte beteko dituztenak 2015eko urtarrilaren 1a eta abenduaren 31a bitartean). 2013ko urtarrilaren 1etik landa sortu diren haurrak (“Toute Petite Section” delakoa) onartuko dira bakarrik libre diren lekuen arabera eta eskolako talde pedagogikoak definitu harrera-modalitateen arabera.

Lehen mailan:

1. urtea (CP): 2009an sortu haurrak – 2. urtea (CE1): 2008an sortu haurrak – 3. urtea (CE2): 2007an sortu haurrak – 4. urtea (CM1): 2006an sortu haurrak – 5. urtea (CM2): 2005ean sortu haurrak.

Irakaskuntza 16 urte arte baitezpadakoa denez, 5. urtetik landa, zure haurra bigarren mailan sartuko da, kolegio batean. Kolegioan izena emateko, bertara jo behar da zuzenean.

Informazio gehiago behar izanez geroz, sar zaitezkete harremanetan Herriko etxeko hezkuntza zerbitzuarekin : 05 59 48 23 06 / vie-scolaire@hendaye.com

Orrialde gaina