Eskolatzea

250 classeEPlage

.

Hendaiak 1500 ikasle baino gehiago errezibitzen ditu lehen mailan eta 900 bat bigarrenean.

Herrian badira 5 lehen mailako ikastetxe publiko, bi pribatu eta Ikastola bat. Bi kolegio ere instalatuak dira Hendaian, bai eta ile apaintzea eta estetika irakasten duen eskualdeko lizeo profesional bat ere. Eskolako garraioa eskaintzen zaie kolegioetako ikasleei.

Ama eskoletan eta lehen mailan, izen emateak Hendaiako Herriko Etxean egiten dira eskola publikoetarako. Eskola pribatuetarako, baita kolegio eta lizeoetarako, ikastetxe horietako idazkaritzara jo behar da xuxenean.

Eskola bakoitzak eskolako zerbitzuak eskaintzen ditu: eskolako jatetxea eguerditan, eta eskolako haurtzaindegia goizez eta arratsaldez ama-eskoletan. Lehen mailako eskoletan, eskolako haurtzaindegia goizez iragaten da bakarrik, arratsaldez ikasleek eskolako laguntza izaten ahal dutelako irakasleen eskutik, Udalak ordaindurik.

Hendaiako Herriko Etxeak laguntzen du ere giza eta logistika baliabideak eskaintzen, eskola denboran kirol edo kultur jarduera anitzetarako: itsas bela, igeriketa, surf, musika, dantza…