VILLE D'HENDAYE » Hondakin bereziak

Hondakin bereziak

 

VQ_Dech_SpecifiBandeus

HONDAKINDEGIA – ZAKUR GOROZKIAKPILAKHONDAKIN BERDEAKTRASTEAKJANTZIAK

.

2017ko urtarrilaren 1etik Euskal Hirigune Elkargoak hondakinen gaitasuna badu.

Galdera bat baduzu ? Zenbaki berdea eman du Euskal Hirigune Elkargoak : 0800 64 20 14 (Lehenetik ostegunera :  9:00-12:00 eta 14:00-16:00).

.

HONDAKINDEGIA

VQ_Dech_Dechett_pdf_Guide_page1Txakamartegia karrikan dago; ordutegia: astelehenetik larunbatera, 8:30etik 12:00etara eta 13:30etik 18:00etara; igandean: 9:00etatik 12:00etara. Jaiegunetan hetsirik da.

Hondakindegiko zaintzaileek aholkuak eta laguntza eskainiko dizkizuete. Haiekin harremanetan jartzeko: 05.59.20.35.67

Hondakindegiaren GIDA TXOSTENA Zer bilakatzen dira zure hondakinak?

.

ZAKUR GOROZKIAK

Zakur kakak biltzekoak promenatze lekuetan, Herriko Etxean edo Turismo Bulegoan eskura ditzakezu. Era berean, promenatze lekuetan, kakak botatzeko zakinontziak dituzu. «Zakurkomun» bat ere bada Hondarraitzen, Donibane Lohizune karrikako biribilean, Santa Ana elizaren ondoan.

.

PILAK

Pilen birziklatze tratamenduak, piletan diren metal pizu eta kaltegarri gehienak jalgiarazteko aukera eskaintzen du, ekoizte prozesuetan berriro erabiliak izan daitezen. Halatan, bada, behar-beharrezkoa da erabilitako pilak biltegietara ekartzea; honako leku hauetan dituzu horretarako ontziak:

– Hendaiako eskoletan eta Bixintxo kolegioan

– Herriko Etxean

– supermerkatuetan

– hondakindegian

.

HONDAKIN BERDEAK

Eskatuz gero, Hendaiako Herriko Etxeak, hondakin berdeak (adarrak, belar moztua, kimatze hondarrak…) biltzeko 6m3ko edukiontzi bat ekarriko dizu, egun oso baterako. Prezioa, egun osorako: 20€.

Udal Zentro Teknikora telefona ezazue: 05.59.20.38.25.

.

TRASTE HANDIAK

Ostegunetan, biltzen dituzte udal langileek, doan, espaloian jarri dizkieten trasteak. Auto batean sar ez daitezkeen hondakinak dira: hozkailuak, ikuskailuak, armairuak…

Aitzinetik Zentro Teknikora telefonatu behar da, bilketa, eskatuz gero bakarrik egiten baita. 05.59.20.38.25.

.

JANTZIAK

Relais gunean (Le Relais 64) biltzen dira jantziak, oihalak, oinetakoak (pareka elkarri loturik) eta larrukiak.

Berriro erabil daitekeen oro banatua izaten da (bigarren eskuko erropen saltegiei edo elkarteei), gainerakoa (zulatuak, zikinduak…) birziklatuak dira, etxeetarako isolamendua egiteko edo industrientzako trapuak egiteko.

Hemen dituzue edukiontziak: Guneen PLANOA

- 2 merkataritza gunetan: Irandatz karrikan (Intermarché) eta Hostailbidean (Carrefour Market)

–  Orio karrikan, Tuneleko karrikan, Laranjondoen karrikako aparkalekuan, Industria karrikan (borondatezko ekarpen guneetan)

Agerrea karrikan

Le Relais enpresa sare bat da, 30 urtetik hona ari dena, baztertuak diren jendeak, lanpostu iraunkorrak sortuz, gizarteratzen.