VILLE D'HENDAYE » Eguneroko bizia » Konpost egitea

Konpost egitea

VQ_Dech_compost bandeau

BANAKAKO ETXEAK – APARTAMENDUAKBARATZEZAINTZA NATURALAREN GIDA

.

BANAKAKO ETXEETAN: konpostagailua

Baratzea zeuen zaborraz elika ezazue!

Jende anitz ari da, jadanik, beren hondakinak bereizi eta gaikako bilketarako ematen, birziklatuak izan daitezen. Birzikla daitekeena bereizi ondoren, sukaldeko zikinontzian, oraindik hondakin organikoak geratzen dira: zurikinak, arraultze kuskuak, kafe hondarrak, te hondarrak, ogi hondarrak… zikinontziaren bolumen osoaren %30 osatzen dute. Biodegradagarri diren hondakin horiek kalitatezko ongarria egiteko balia daitezke: konpost edo lurbeltza duzue hor.

Hendaiako Herriko Etxeak doan eskaintzen die, baratzea duten hendaiarrei, konpostagailu bat. Bizilekuaren frogagarri bat eramanez, hurbil zaitezte horren jasotzera, Zentro Teknikora, Industria karrika 3, tel.: 05.59.20.38.25 – @ ctm@hendaye.com

Konpostatze gida

.

APARTAMENTUAK: zizarekonpostagailua

Kasu ! orain, ez dugu zizarekonpostagailurik

Hendaiako Herriko Etxeak, baratzerik ez duten hendaiarrei, zizarekonpostagailu bat eskaintzen die 10€ren truke.  Zerrendan izena emateko, dei ezazue, otoi, bereizketaren enbaxadorea:  06 79 49 46 77. Hendaiako Herriko Etxeak, urtean eskari bakarra egiten du.

Zizarekonpostatzearen gida

.

BARATZEZAINTZA NATURALAREN GIDA

Bil Ta Garbi Sindikatak eta Hendaiako Herriko Etxeak Baratzezaintza naturalaren gida proposatzen dizue