VILLE D'HENDAYE » Eguneroko bizia » Gaikako bilketa

Gaikako bilketa

 

bandeau2017

 

ATEZ ATE – BORONDATEZKO EKARPEN GUNEETANHONDARTZANHONDAKINDEGIAN

.

Hendaiako herria BIL TA GARBI sindikat mistora lotu da, hark trata ditzan etxe hondakinak eta antzekoak. Hendaiari eskaintzen dio sailkapenaren enbaxadore baten laguntza; enbaxadore hori hendaiarrengana hurbiltzen da, bereziki eskoletara, sailkako bilketaren eta birziklatzearen gainean behar den zehaztapen oro emateko.

Baldin eta galderarik baduzue, honako telefono honetan mintza zaitezkete harekin: 06.79.49.46.77 edo e-postaz idatz diezaiokezue ere: stephanie.walch@biltagarbi.fr

 

OHARRA: 2017ko urtarrilean sortu den Euskal Herri Elkargoak bere gain du orain Hondarkinen eskumena; ondorioz , moldaketa eta berrantolaketa batzuek espero dira datozen hilabeteetan.

Info +: 05 59 48 30 85.

ATEZ ATEKOA

- Kutxa horiak astearte goizetan biltzen dira

  triangle20 onartzen dira, soilik, plastikozko botila eta flaskoak, metalezko estalkiak, kazetak, egunkariak eta aldizkariak, janari brikak eta kartoizko estalkiak

- OHARRA : Kutxa berdeak  ez dira gehiago biltzen  ostegun goizetan !

2017ko otsailetik goiti , milesker zuen beirak borondatezko ekarpen guneetara eramateaz.  HEMEN beira edukiontzien zerrenda + azalpenak.

HEMEN beira edukiontzien MAPA

triangle20onartzen dira, soilik, beirazko botila eta ontziak, buxon edo estalkirik gabe 

 

KUTXAK NOLA ESKURATU?

Herriko Zentro Teknikoan, Industria karrikako 3an, 05.59.20.38.25 @: ctm@hendaye.com

Banakako etxeak: Etxe bakoitzari kutxa hori eta berde bana eskaintzen zaizkio, doan.  Bizilekuaren frogagiria ekar ezazue.

Eraikin kolektiboak: Dokumentua irakur ezazue. Edukiontziak eskaintzen zaizkie eraikinei, jabe taldeei, opor establimenduei, etab… baldin eta arauetan den zabortegi itxia badute. 12 bizitegi baino gutxiagoko egoitzak: eskaria Zentro Teknikoari egin behar zaio. 12 bizitegi baino gehiagoko egoitzak: eraikinaren sindikuak edo jabe taldeak egin behar diote galdea, Zentro Teknikoari.

NORA ERAMATEN DA BILDURIKOA?

VQ_Dech_Logo_Canopia350px2013 hondarretik goiti, Hendaian gaika bilduriko hondakinak Baionara eramanak izanen dira, CANOPIA balorizatze gunera, han, material motaren arabera banatuak eta birziklatze lekuetara igorriak izan daitezen.

Gaikako bilketen bereizketa zentroko CANOPIA guneaz gehiago jakiteko, (ikurra) www.canopia.info

ZER SARTU BEHAR DUT KUTXETAN ETA ZER ETXE HONDAKINETAN? 

BEREIZTEAREN TXOSTENA 3 bilketa modu

Birziklatzen diren estalkiak:

* plastikozko botilak eta flaskoak (eta ez plastikozko beste hondakinik: ez plastikozko ontziskarik, ez plastikozko mintzik, ez iogur potorik, ez polistirenoa…)

* metalezko estalkiak: ontziñoak, kontserba ontziak, ziropa ontziak, espraiak, aluminiozko ontziskak…

* janari brikak, kartoi arinak (kartoi lodiak, hondakindegira)

* egunkariak/kazetak/aldizkariak.

Ez du merezi estalkiak, kutxetara aitzin garbi ditzazuen; hustu besterik ez dituzue egin behar.

.

BORONDATEZKO EKARPEN GUNEAK

Gaikako bilketa heltzen ez zaien etxebizitzetakoek borondatezko ekarpen guneen bitartez sailka ditzakete hondakinak: Borondatezko Ekarpen Guneen PLANOA

Borondatezko Ekarpen Guneen kokalekuak:

Industria karrika: Intzurako Industrialdea: Autoportuko Harrera Etxe ondoko aparkalekuan

Laranjondoen karrika: Floridako biribilaren ondoko aparkalekuan

Orio karrika: Gastainalde karrikatik gertu

Tuneleko karrika: Partxetegian, trenbidearen tunelaren ondoan

2017ko otsailetik goit, etxeko beirak edukiontziera eramango beharko dira. HEMEN MAPA horien kokalekuarekin.

 

HONDARTZAN

Uztaila-agorrilan, edukiontzi bikoitzak daude hondartzan: alde batean, etxe hondakin arruntak sartu behar dira, bestean, gaika bereizitakoak. Erabil itzazu!

Hondartzako BEREIZKETA TXOSTENA!

.

HONDAKINDEGIAN