VILLE D'HENDAYE » Proiektu eramailea

Proiektu eramailea

bandeauInters

.

PROIEKTU BAT ERAMATEN DUZU?

.

Laguntza zentroarekin harremanetan jartzeko Hemen klik egin

.

Laguntza zentroak harrera eta orientatze zentro bat zabaldu du, Hendaian aktibitate bat eta enplegua sortzeko proiektua dutenei zuzendua edota Hendaiako lurretan ondorioak utziko dituen proiektu eramaileentzat. Helburua da hurbileko zerbitzu  bat eskaintzea aktibitatea garatu nahi duten pertsonei eta baldintza hoberenak proposatzea iraun dezan.

Proiektuaren beharren araberan, eramaileak laguntza zentroaren egitura ezberdinetara bideratuak dira (Merkataritza bulegoa, Interstices, Cocoba…) edota aktibitate sortzaileak laguntzen dituzten tokiko eragileengana (Andere Nahia,  Lan Berri, Herrikoa,etc.).

Aktibitatea edo enpleguak sortzeko proiektua duen edozein pertsona joan daiteke laguntza zentrora aholkuak jasotzera. Aski da Hélène Broquet-rekin hitzordua hartzea. hbroquet@hendaye.com

AKTIBITATE BAT GARATU eta PROBATU nahi duzu ingurumen seguru batean?
INTERSTICES KOOPERATIBA: INFO +
TALDEKAKO INFORMAZIO BILKURAK
PARTE HARTZEKO LANTEGIAK

.

Proiekturen bat duzu?

.

Honengana jo ezazu: Mairie d’Hendaye, Hélène BROQUET – economiesociale@hendaye.comhbroquet@hendaye.com – Iker Elizalde auzapezordearekin ari baita lanean.