VILLE D'HENDAYE » Herriko Etxea » Hauteskundeak – Egoera zibila – Hilerriak

Hauteskundeak – Egoera zibila – Hilerriak

 250 salleConseil

.

HAUTESKUNDEAK – BETEBEHARRAK – ERROLDA – SORTZEAK/EZKONTZAK/HERIOTZAK

Egoera zibila zerbitzua – Herriko Etxea

Errepublika plaza- 05.59.48.23.23

 ……

HAUTESKUNDEAK

DATOZEN HAUTESKUNDEAK

2017 urtean, bi hauteskunde izanen dira Frantzian :

- Lehendakari hauteskundeak  : 2017 apirilak 23 (1.itzulia ) eta maiatzak 07 (2. itzulia)

- Legebiltzarreko hauteskundeak : 2017ko ekainak 11 (1.itzulia ) eta ekainak 18 (2. itzulia) .

.

BOZKA BULEGOAK

Hendaian zortzi bozka bulego dira:

1. bulegoa: HIRI BARNE – Herriko Etxea – Errepublika plaza.

2. bulegoa: HONDARTZA – Hondartzako – Hondartzako lehen mailako eskola – Elizazilio karrika.

3. bulegoa: GELTOKIA – Geltokiko lehen mailako eskola – Doleac karrika 2.

4. bulegoa: INTZURA – Intzurako lehen mailako eskola – Richelieu karrika.

5. bulegoa: LIZARDI – Lizardiko lehen mailako eskola – Fourquet karrika.

6. bulegoa: LANBIDE LIZEOA: Hostailbide 1. eta Aizpurdi karrikaren izkinan

7. bulegoa: D. UGARTE PILOTALEKUA – Pellot karrika.

8. bulegoa: LIZARDI – ama eskola – Fourquet karrika.

Zure bizitokiaren araberako bozka bulegoa ezagutzeko, klik egin HEMEN edo herriko etxera deitu: 05.59.48.23.23 – @mairiehendaye@hendaye.com

orrialde gaina

BOZKATZEKO

2017ko hauteskundeetan bozkatzeko, hautesleen zerrendetan izena eman behar duzue 2016ko abenduaren 31a aitzin. Bozka egunean, nortasun agiria erakutsi beharko duzue derrigorrez eta hautesle txartela ere bai, eskuratuz geroz.

…………

BETEBEHARRAK

PASAPORTEA – NORTASUN AGIRIA

2017ko martxoaren 15etik goiti, Hendaiako Herriko Etxean izanen duzue  pasaportea edo nortasun agiria egiteko edo erreberritzeko aukera..

Zerbitzu berri hori zabalik da Hendaian eta Hendaiatik kanpo bizi diren pertsonentzat..

Herriko etxea irekia da astelehenetik ostiralera (8:0›11:30 eta 13:30›17:00)

.

…….

NORTASUN AGIRIA

Nortasun agiria Herriko Etxeak ematen du. Eskaera egiterakoan, zure egoeraren araberako agiri ezberdinak agertzea galdeginen zaizu.

Eskaera egiteko, zure kasuaren arabera ekarri behar dituzun agiriak ezagutzeko egin klik HEMEN (Service-Public.fr).

orrialde gaina

LURRALDETIK ATERATZEKO BAIMENA (adin txikiko haurrentzat)

Terrorrismoaren kontrako borrokan, 2016ko ekainaren 3ko legeak eta 2016ko azaroaren 2ko dekretuak berriz ezarri dute lurraldetik ateratzeko baimena adingabeentzat. Dekretua 2017ko urtarrilaren 15ean sartuko da indarrean. Prozedura berriaren ondorioz ez dago desmartxarik egiterik Herriko etxean edo prefeturan.

.

Burasorik gabe atzerrian bidaiatzen duen haurrak behe honetako 3 agiriak aurkeztu behar ditu:

-Bali den haurraren nortasun agiria edo pasaportea + bisa (helmugako herriaren eskakizunen arabera – herri bakoitzaren arauak egiaztatzeko : diplomatie.gouv.fr )

- Burasoen baimen inprimakia , buraso aginpidea duen buraso batek izenpetua.

-Izenpetu duen burasoaren nortasun agiriaren ala pasaportearen fotokopia (bali dena edo 5 urtez baino guttiago epez kanpo).

Xehetasun guztiak : https://www.service-public.fr/particuliers/vosdroits/F1359

 

…………

KOPIA SEGURTATUA

Bakarrik atzerriari zuzendutako agiri eta beste jatorrizko dokumentuen kopia segurtatuak egiten dira gaur egun.

triangle20 Zure nortasun agiria arraberritzera joan aitzin, egiazta ezazu noiz eskuratu zenuen. Izan ere, 2014ko urtarrilaren 15etik goiti, dokumentu horren baliotasun epea 15 urtekoa da (eta ez gehiago 10 urtekoa).

Pertsona helduak

Horren ondorioz, pertsona heldua bazara eta zure nortasun agiri segurtatua 2004ko urtarrilaren 2a eta 2013ko abenduaren 31 bitartean eskuratu baduzu, horren baliotasun epea automatikoki luzatua da. Ez duzu urrats berezirik egin behar.

Adingabeak

Aldiz, adingabeei emandako nortasun agirien baliotasun epea 10 urtekoa izaten segitzen du.

………

HARRERA AGIRIA

Schengen-eko zirkulazio onarpen zigulua lortzeko behar den harrera agiria eskatzeko , behe honetan diren dokumentuak ekarri behar dira:

- ostatu emailearen nortasun agiria (N.A edo Pasaportea)

- ostatu emailearen bizilekuaren frogagiria (telefono edo elekrtizitate faktura…)

- finantza-egoera (azken 3 hilabeteetako solatak edo zerga-agiria)

- egonaldiaren epe zehatza

-30 euroko zerga-zigulua

- atzerriko hiritarrarentzat: izena, deitura,  sorlekua,  sorteguna, herritartasuna, aterpetua izanen den pertsonaren helbidea eta                    pasaporte zenbakia.

…….

Eskatzaileak zehaztu behar du zeinek hartuko duen (ostatu emaileak edo hartzaileak) erien asurantza (guttienezko neurria 30.000 eurotan finkatu da)

Xehetasun gehiago : Service-Public.fr

orrialde gaina

ZERBITZU NAZIONALERAKO ERROLDA

Herritartasun frantsesa duten 16 urteko neska eta mutilek erroldatu behar dute Herriko Etxean (nortasun agiria eta familiako liburuxka ekarriz). Urrats hori bete behar dute 16 urte bete ondoko 3 hilabeteetan.

Erroldaren agiri hori beharrezkoa da aginte publikoko edozein azterketan edo kontrolan izena emateko (CAP, BEP, Batxillergo, gida baimerna etabar…)

Zerbitzu Nazionalaren Zentroak gazte erroldatua deituko du gero Defentsaren eta Herritartasunaren Egunean parte har dezan.

Xehetasun gehiago: Zerbitzu Nazionalaren Paueko Zentroa – 05.59.40.46.71 - www.defense.gouv.fr

…..

SORTZEAK

Sortze agiria: bete behar da (aitak, herizain batek edo erditzean egon den edonork egin behar du) sorteguna ondoko 5 egunetan, haurra sortu den tokiko Herriko Etxean (Baionako Herriko Etxean, Baionako ospitalean sortu direnentzat). Deklarazioa egiterakoan dokumentu horiek agertu behar dira:

-Medikuak edo emaginak egin duen agiria.

-Izen-hautuaren deklarazioa, burasoek aukera hori erabili nahi duten kasuan.

-Ezagutze agiria, sortzea aitzin egina izan den kasuetan (ezkondugabe diren burasoentzat)

-Familia liburua , sortu berriaren izena gehitzeko, jadanik haur bat bederen dutenentzat.

Xehetasun gehiago: Service-Public.fr

orrialde gaina

EZKONTZAK

Ezkontzaren eguna eta ordua finkatzeko Herriko Etxeko “Egoera Zibila” zerbitzura jo behar duzue. Ezkongaiek elkarrekin etorri behar dute eskabidea itzultzerakoan, ezkontza eguna baino hilabete bat lehenago.

Bikotekide bakoitzak behe honetan diren dokumentuak ekarri behar ditu:

-Sortze agiriaren kopia osoa (azken 3 hilabeteetan eginiko kopia Frantziar estatuan eginak diren agirientzat; azken 6 hilabeetan eginiko kopia, atzerrian egin direnentzat)

-Nortasun agiri bat

-Bizileku edo bizitzaile egiaztagiri bat

-Lekukoei buruzko informazioa (2 gutxienez): nortasun agiriak eta bizitokiak

-Notarioaren agiria, ezkongaiek ezkontza kontratua egin dutenean

Bikotekide bat atzeritarra denean, haren herritartasunari loturiko  zenbait dokumentu agertu beharko ditu (xehetasunak Herriko Etxean edo Kontsulatuan)

Xehetasun gehiago : Service Public-fr

…..

HERIOTZAK

Heriotza bat deklaratzera datorren pertsonak, behe honetan diren dokumentuak ekarri behar ditu:

-Bere nortasun agiria

-Heriotza agiria, medikuak, poliziak edo gendarmeriak bete ondoren.

-Zenduari buruzko beste edozein dokumentu: Familia-liburua, nortasun agiria, sortze edo ezkonza agiria, pasaportea…

 

FRANTSES HERRITARTASUNA

Frantses Herritartasuna galdegiteko: egin KLIK HEMEN

orrialde gaina

HILERRIAK

Hilobi kontzetsioak – 2017ko prezioak