Herriarteko gaiak

250 salleConseil

 

HEGO LAPURDIKO HIRIGUNEA – BESTE EGITURAK

 

BIDASOA TXINGUDI MUGA GAINDIKO PARTZUERGOA

………

…..

HEGO LAPURDIKO HIRIGUNEA

5-7 Potillenia karrika, 64122 Urruña – 05 59 48 30 85agglo-sudpaysbasque.fr

Hendaia Hiriak Hego Lapurdiko Hirigunearen partaide da 2013ko urtarrilaren lehenetik. Hirigune izendapena hartu aitzin, Herri elkargo moduan ezaguna zen 2006ko urtarriletik.

Hirigunea osatzen dute ondoko 12 herriek: Ahetze, Ainhoa, Arbona, Azkaine, Biriatu, Ziburu, Getari, Hendaia, Sara, Donibane Lohitzune, Senpere eta Urruña.

Hirigunearen eskumenak: garraioak, lurraldearen antolaketa eta ekonomiaren garapena, etxebizitza politika, ur edangarriaren banaketa, saneamenduareneta euri-uren zerbitzu publikoa, herriarteko errepideen antolaketa eta zaintzea, ingurumen naturalaren babesaren aldeko ekimenak, kultur, kirol ekipamenduen zaintzea eta kudeaketa, herriarteko txakurtegiaren kudeaketa.

 

Hendaiako udal hautetsiak Hirirguneko baztordeetan (2014/06/10ean hautatuak) :

 

 

Administrazio orokorra – Finantzak :  Kotte Ecenarro, Nicole Butori, J.-Michel Berra

Garbitze lanak, bainatzeko uren kalitatea : Paco Durandeau, Peio Balanzategui

Ur edangarria : Chantal Kehrig Cottençon, Iker Elizalde, Peio Balanzategui

Natura 2000 : Mme Isabelle Pola-Lake

Garapen ekonomikoa, berrikuntza, ikerketa : André Suertegaray, Iker Elizalde, J.-Michel Berra

Turismoa : Frédéric Tranche, Christelle Cazalis, J.-Michel Berra

Bizitegiak : Kotte Ecenarro, Richard Irazusta

Hirigintza, SCOT : Frédéric Tranche, Isabelle Pola Lake,  Jean Michel Berra

Garraioak, mugikortasuna : Chantal Kehrig Cottençon, J.-Michel Arruabarrena,  J.-Michel Berra

Euskara : Iker Elizalde, J.-Michel Berra

Kultura : Christelle Cazalis, Nicole Butori

Mugagaindiko gaiak : Richard Irazusta, Peio Balanzategui

.

Hendaiako hautetsiak Hiriguneko batzordeetan (2014 maiatzaren 27ko herriko kontseilua) :

Eskuz aldaturiko eskumenen tokiko batzordea (CLECT) : Kotte Ecenarro, suppléante : Chantal Kehrig Cottençon

Zerga zuzenen herriarteko batzordea : André Suertegaray,ordezkoak : Jean Dias, Peio Balanzategui, J.-Michel Berra

.

Euskal Herriko Elkargo bakar baten proiektua bidean da. Prefetak zentzu horretan oharra plazaratu zuen  2016ko uztailean. Prefeturaren webguneaLurraldea.net webgunea

……

BESTE EGITURAK

..Hendaia , behe honetan diren herriarteko beste egituretan partaide da ere

-INTZURAKO eta PAUSUko ESKOLETAKO herriarteko sindikata

-EUSKAL KOSTALDEAREN GARAPEN eta ANTOLAMENDU TURISTIKOAREN sindikata mistoa

-EUSKAL KULTURAREN ALDEKO Herriarteko Sindikata

-MUSIKA KONTSERBATORIO bateb FUNTZIONAMENDUAREN aldeko sindikata mistoa –  orcb webgunea

…….

 BIDASOA TXINGUDI MUGA-GAINDIKO PARTZUERGOA

www.bidasoa-txingudi.com

Hondarribia, Irun eta Hendaia herriek osatzen dute partzuergoa. Txingudi Badiako 3 herriek 1998ko abenduaren 23an an sortu zuten egitura, Europan, mugagaindiko herrien arteko harremanak sendotzeko asmoz.

Hunen helburu nagusiak dira: Badia aldeko herritarren harremanak indartzea, ekonomia garatzea , turismoan, kulturan eta arlo sozialean elkarlana areagotzea.