VILLE D'HENDAYE » Herriko Etxea

Herriko Etxea

250 bureau maire

.

Hendaiako bizi publikoaren topaleku, Herriko Etxea, hiri-barnean kokatua da, Errepublika plazan.

Auzapezak eta hautetsiek eskumenak dituzte ondoko alorretan: ekintza soziala, irakaskuntza, kultura, orden publikoa…Kudeatzen dituzte ere hiribideak, Herri antolaketa, hirigintza etab…

Hilabetean behin nonbait han, Herriko Kontseilua biltzen da herriko gaiak erabakitzeko.  33 hautetsiz osatua da eta horiek Batzorde tematiko ezberdinetan parte hartzen ahal dute.

Bi udal aldizkari argitaratzen ditugu urtero, komunzki ekainean eta abenduan.

Udal zerbitzuak: Administrazio-zerbitzuak Herriko Etxean aurkitzen dira (Erregistro zibila, Hauteskundeak, Finantza zerbitzua, Komunikazioa,  gazte animazio zerbitzua, Giza baliabideak, hezkuntza, kirola, etab…).

Beste zerbitzu batzuk hiriko egoitza ezberdinetan kokatuak dira, halanola zerbitzu teknikoak (Herriko Zentro teknikoa- Intzurako aktibitate eremuan), kultura zerbitzua (Mendi Zolan kulturgunea – Sokoburu auzoa), Laguntza sozialerako zentroa (CCAS- Lorategietako karrika), etab…

Webgune honetan ere, merkatu publikoak , oharrak, ikerketa publikoak aurkituko dituzue, baita ere herriko

proiketuak – lanak