VILLE D'HENDAYE » Gure Hiria » Euskaraz bizi

Euskaraz bizi

250_VueAerienne

Orrialde gaina

.

EUSKAR’AGENDA – JARDUERAK – ELKARTEEN JARDUERAK

icone_facebook20Hendaia Euskaraz

.

AGENDA

Hiru hilabetetan behin, Euskara zerbitzuak Euskar’Agenda plazaratzen du. Bertan, herrian euskaraz ala elebitan eskaintzen diren jarduerak (ikuskizunak, bisitak…) aurkituko dituzu.

Animazio guztiak Aisialdiak – Agenda atalean aurkituko dituzu.

.

JARDUERAK

HD-eusk-16-1ere de couvHendaia Euskaraz: Martxoa, euskararen hilabetea Hendaian  (2016ko egitaraua) .

2010etik, martxoan, Hendaiako Euskararen hilabetea antolatzen da urte guztiz. 2017ko martxoaren 9tik 19ra: Hendaia Euskaraz-en 8. aldia. Gaia: “Lehen hitza euskaraz”HEMEN elkarteen proposamenak helarazteko agiria

 

Lehengo aldien gaiak honako hauek ziren: 2016an: “Hizkuntza gutxituak” ; 2015ean: “Aisialdiak euskaraz aise!”; 2014an: “Euskaraz gaur eta bihar”, 2013an: “Hendaian, euskaraz osasuntsu”, 2012an “Hendaiako saltegietan ere, euskaraz”; 2011n: “Euskara karrikan, Hendaiako elkarteen bitartez”; 2010ean: “Euskara udal zerbitzuetan”.

Xehetasun gehiago: euskara@hendaye.com – 05.59.48.23.23

 

Kantu Txapelketa

Hendaiako Eskolarteko Euskal Kantu Txapelketa bi urtetan behin iragaten da, abenduaren 1. edo 2. igandean. Ekitaldi honek herriko lehen mailako eskola guztietako 150 eta 200 haur bitartean biltzen ditu, elkarte humanitario baten alde. Hurrengo edizioa: 2017ko abenduan 03.

Euskarazko ikuskizunak eta animazioak

Euskara zerbitzua Kultura zerbitzuarekin eta Mediatekarekin ari da elkarlanean, publiko guztientzako ikuskizunak eta animazioak antolatzeko euskaraz : antzekia, dantza, ipuinak, irakurketak… Xehetasun gehiago Mediatekaren hilabeteko programazioan, kultur egitarauetan eta Euskar’Agendan.

Orrialde gaina

 

ELKARTEEN JARDUERAK

Kirol eta kultur elkarte batzuek euskarazko jarduerak eskaintzen dituzte. Logo baten bidez identifikatuak dira Elkarteen Aurkibidean. Xehetasun gehiagorako, haiekin sar daiteke harremanetan zuzenean.

Haurrentzat, euskarazko aisialdi zentroa (Uda Leku) eta Ama-Laguntzaileen Etxea (Txiki Txoko) badaude ere.

 

Hendaiako AEK elkarteak euskara ikasteko klaseak eskaintzen ditu helduentzat. Xehetasun gehiagorako : AEK – Ongi Etorri etxea- Merkataritza karrika, 11 – 64700 HENDAIA – Tel: 05.59.20.55.30 – Web gunea: http://www.aekide.net/

Orrialde gaina