Turismoa

250 TourismePlage

TURISMO BULEGOA – WIFI GUNEAK

…….

Hendaiak liluratuko zaitu bere familia giroarekin, ibilaldi zoragarriekin, bazter ederrekin eta eskaintzen dituen azpiegitura eta animazio ainitzekin…

Bizkaiko golkoan egonik, itsas kirol eta aisialdi gehienak proposatzen ditu. Eskaintza kulturala biziki zabala du bestalde, Abbadia jauregian eta Abbadiako eremu zabalean antolatzen diren gertakari ainitzekin. Natura maitaleek estimatuko dituzte ere bizikletaz eta oinez bisita daitezkeen bazter babestuak eta CPIE Itsasbazterrak elkartearekin antolatzen diren natura ateraldiak.

……..

HENDAIAKO TURISMO BULEGOA

 

Hendaye Tourisme_tourisme

Webgunea: hendaye-tourisme.fr  – Itsas Etorbidea, 67. – tel: 05 59 20 00 34 – e-posta: tourisme@hendaye.com

Hendaiako Turismo Bulegoan (Itsas Etorbidea, 67.) aurkituko duzu, Hendaian egonaldi atsegina pasatzeko behar duzun informazio guztia.

Gertakari ezberdinak antolatzen ditu urtean zehar, halanola FILMAR jaialdia (itsas filmen lehiaketa), “Hendaiak udaberria ospatzen du”, “Hendaiak uda ospatzen du”, “Haurren astea”, Abbadiako kontzertuak etabar…

…..

WIFI GUNEAK

Hendaian 5 wifi gune dituzue konektatzeko:

-Turismo Bulegoa, Itsas Etorbidean, 67.

-Sokoburu Plaza, Itsa Etorbidearen puntan, atseden portualdean

-Itsas Zentroa, Txingudiko Badiako etorbidean

-Errepublika Plaza, Herriko Etxean

-Mediateka, Jaizkibel karrika, Bixintxo elizaren ondoan

Wifi gune horiek indarrean jarri dira Hego Lapurdiko hiriguneak bultzatu duen “lurraldeko Wifi’ izeneko programaren baitan, Herriko Etxearekin elkarlanean.

HEMEN konektatzeko urratsak topatuko dituzue; prozedura honek balio du Hego lapurdiko Hiriguneko herri guztietan.

Bestalde, ordenagailu publikoak jendearen eskura daude Gazte Informazio Bulegoan (BIJ) eta Mediatekan (ordutegiak jakiteko klik egin izenaren gainean).