VILLE D'HENDAYE » Gure Hiria » Tren-geltokia

Tren-geltokia

NV_Econo_SNCF

.

SALGAIEN ZIRKULAZIOA – ENPRESA LAGUNTZAILEAK – BIDAIARIENTZAKO INFORMAZIOA

.

Atlantikoko aurrealdearen hegoaldeko puntan kokaturik, Hendaiako tren-geltokiak eguzkiaren edo zeruertz urrunen bila datozen turista eta beste hainbat motatako bidaiari anitz errezibitzen ditu, Euskal Kostaldeko bainu-estazioak gozatu nahi dituztenak zein Espainiatik edo Portugaletik datozen iragaitzazkoak. Oro har, ia 500.000 bidaiari iristen dira urtero Hendaiako geltokira, edo handik abiatzen edo igarotzen dira.

Frantziako (1,435 m) eta Espainiako (1,668 m) errailen arteko distantzia aldeak (23 zentimetro) forma eman dio Hendaiako geltokiari. Dena muga-igarotze operazioen arabera antolatua da bertan. Bagoi bakoitza era berezi batez tratatzen da, edo ardatza aldatuz, edo ontzi-aldaketa baten bidez.

.

SALGAIEN ZIRKULAZIOA HENDAIAKO TREN-PLATAFORMAN

Merkataritzaren liberalizazioari esker, zirkulazioa emendatuz doa etengabe. Hendaiako tren-plataforman egiten den pleitaren tratamendua 7.700.000 tonakoa da (3.400.000 iristen direnak eta 2.300.000 igortzen direnak), hots, 155.000 bagoi. Europako iparraldetik (Frantzia – Belgika – Alemania – Austria eta Italia) hegoaldera zirkulatzen diren produktu siderurgikoek, eta alderantziz dabiltzan auto-industriako produktuek osatzen dute tonaje hau. Paperak, zerealek eta ongarriek ere osatzen dute tratatzen diren salgai-masa garrantzitsua, neurri txikiagoan bada ere.

Jarduera hau Espainiaren eta Frantziaren arteko trenbideen diferentzialari zuzenki lotua da. Lau teknika erabiltzen dira horri aurre egiteko:

- ardatz aldagarria (jarduerako %18a), karga-haustura konbentzionala edo manutentzioa (%18 edo 20a)

- garraio konbinatua, hots, kutxa mugikorrak eta edukiontziak (%20 edo 22a)

- trenbide-errepidea edo errepide-trenbidea (%40a)

Trenbidea oraindik salgai-garraio marjinala da Espainian (trafikoaren %3a). Azken teknika honek gehienetan stock-kudeaketa eskatzen du, batzuetan ontzialdaketa batekin. Biltegiratze-gaitasuna 5.000 m2-koa da aterpean, eta 20.000 m2-koa kanpoan.

Gaur egun, SNCF-eko aktibitateak sortzen dituen 700 lanpostu zuzen eta zeharkakoen %75a dira jarduera honi lotuak.

.

TREN-PLATAFORMAN INSTALATUAK DIREN ENPRESA LAGUNTZAILEAK

- COBATRANS – Igarotze-parkeen kudeaketa eta manutentzioa

- CHM (Chantier Hendayais de Manutention)

- TRANSFESA – Ardatz kargatzea

- TMF – Nazioarteko garraioen antolaketa

- BERGE LOGISTIQUE

.

BIDAIARIENTZAKO INFORMAZIOA

Trenen ordutegia eta prezioak kontsultatzeko, eta txartelak eskatzeko:

- Webgunea: www.sncf.fr – Tel. 3635