VILLE D'HENDAYE » Aisialdiak » Kultura jarduerak

Kultura jarduerak

250 expo inter MZ

ooooooooooooorrialde gaina

 ARTE LANTEGIAK  – MUSIKA - DANTZA - ……….

 

ARTE LANTEGIAK

orrialde gaina

 

ANTZERKI LANTEGIAK

Chimères antzerki taldeak lantegiak proposatzen ditu urtean zehar, haur, gazte eta helduentzat. Urtean ikasitako guztia taularatzen dute gero, Antzerkiaren Maiatzaren kari.

Informazioa HEMEN

………………

AKTORE LANTEGIAK

Zineman, telebistan , kamara baten aitzinean, aktore lana ezagutzeko lantegiak antolatzen ditu Fanny Vallon aktoresak, udan eta urtean zehar. Informazioa HEMEN.

………………………..

ARTE LANBIDEAK

TL_Cult_ActCult_JeunArt

…………

Argazkilaritzan, ile-apainketan, estetikan edota modan, formakuntza jarraitzen duten lanbide heziketa eskolako gazteak bildu ditugu lehen aldiz 2013ko maiatzean…

Topaketa honen helburua: ikasle bakoitzak eskolan landutakoa praktikan jartzea da eta lan giroan egokitzea egiazko moda desfile bat elkarrekin antolatuz, bi egunez….

………………orrialde gaina

………..

LANTEGI EZBERDINAK

Hendaiako elkarteek lantegi ezberdinak eskaintzen dituzte, arlo ezberdinetan, urte osoan zehar. Eskaintza ezagutzeko eta xehetasunak galdegiteko: ELKARTEEN AURKIBIDEA HEMEN

………

MUSIKA

MAURICE RAVEL KONTSERBATORIOA

Kontserbatorioak musika eskola kudeatzen du Hendaian, Variétés zine-antzokian (Antzokiko karrika)

Informazioa: Laurie Garcia Garin ( koordinatzailea) – 05 59 20 71 13 (Hendaia) / 05 59 31 21 70 (Baiona) – hendaye@cmdt-ravel.fr

Ordutegia: astelehen-asteart-ostegunean: 15:30 – 20:00 / asteazkenean: 9:00-12:00 – 13:30-20:00 – informazioa: orbcb.fr

………

HERRIARTEKO HARMONIA ORKESTRATL_Cult_Act_OrchestHarmon

René Zugarramurdiren zuzendaritzapean, 50 musikarik osatzen dute,  1997. urtean, Hendaiako eta Donibane Lohitzuneko Herriko Etxeek sortu Herriarteko orkestra. Urte osoan zehar eskaintzen ditu kontzertuak eta parte hartzen du ere zeremonia ofizialetan, festetan, elizkizunetan  eta beste hainbat ospakizunatan, Hendaian eta Donibane lohitzunen baita ere Pirineo aldeko eskualde zabalean.

Bikaintasun Mailan, 1. sailan sailkatu zen Baionako Konkurtso Nazionalean, 1999ko maiatzaren 23an.

…………

 

BIDASOAFOLK JAIALDIA

Abuztuaren erdialdean ospatzen den Folk jaialdi honi azpititulu bat ematekotan, “musika mugagabea” jarriko genioke izan ere , Hendaia, Irun eta Hondarribia herrien arteko hitzordu honek, musikak, kulturak eta jendeak uztartzea du helburu nagusi, muga guztien gainetik.

Bidasoaldeko herritarrrei atzerriko kulturak deskubritzeko eta euskal kultura hobe ezagutzeko aukera eskaini nahi die 2001etik, Bidasoa Txingudi mugagaineko Partzuergoak bultzatzen duen Jaialdi honek.

Bidasoafolkekin, interes handiko musika taldeen doinuak, hemengoak zein urrunekoak, uda giroko publiko zabalari, baldintza hoberenetan eskaini nahi diote Txingudi Badiako 3 herriek.

orrialde gaina

…………

DANTZA

 TL_Cult_Activ_DanseCons

MAURICE RAVEL KONTSERBATORIOAk dantza klasikoa, garaikidea eta euskal dantzen ikasteko kurtsoak proposatzen ditu Hendaian.

Xehetasunak : Maurice Ravel Kontserbatorioa – orbcb.fr

……..

….

……..

o kultura zerbitzuak CM2 mailako hendaiako ikasleak gonbidatzen ditu ibilaldi poetikoa gozatzera. Gai baten inguruan, gazte horiek, hitzen melodiak entzutera eta hitzekin jolastera gonbidatuak dira Hendaian gaindi.

orrialde gaina