VILLE D'HENDAYE » Aisialdiak » Elkarteak

Elkarteak

250 assoc

.

ELKARTEEN AURKIBIDEA - FOROA - DIRU LAGUNTZAKANIMAZIOAK ANTOLATZEKO 

ONDARRAITZ  CLUB HOUSE – AFITXATZE TAULAKBESTE INFORMAZIOAK

…….

.

ELKARTEEN AURKIBIDEA

 

Hendaian , 200 elkarte baino gehiago daude; hemen ikus ditzakezu horien izenak eta jarduerak.

Elkarteen Aurkibidea (PDF)

Elkarte bat edota elkarteen aktibitateak bilatzeko: HEMEN klik egin

Elkarte bat sortu nahi duzu?  erregistratu HEMEN.

Zure elkartearen txokoan sartzeko HEMEN egin klik;

Sar hitza edo pasa hitza ahaztu duzu? bidali mezua: gestasso@hendaye.com.

Associations.gouv webgunea kontsultatzen ahal duzu ere.

………..

ELKARTEEN FOROA

Hendaiako elkarteen erakuslehio nagusia da.

Daniel Ugarte pilotalekuan (Pellot karrika), ikasurte hastapenean antolaturik (aurten 2017ko irailak 9 / 14:00 > 18:00), hitzordu egokia da elkarteak publikoari ezagutarazteko eta bide batez, interesa dutenen izenak hartzeko.

Xehetasunak: Gazte Informazio bulegoa, 15.Portuko karrika, bij@hendaye.com – 05 59 20 41 41

DIRU LAGUNTZAK

* Urtero Herriko Etxeak dirulaguntzak banatzen dizkie eskaera egiten duen elkarte andanari. Elkarteek, aurten , 2017ko urriaren 13a arte dute behe honetan dauden eskaera agiriak betetzeko eta helarazteko epea.

Baldintzak ezagutzeko: Deskargatu hemen 2018ko txostena.

 

……

ANIMAZIOAK ANTOLATZEKO

Animazio bat antolatu aitzin, harremanetan sar zaitez Herriko Etxeko komunikazio zerbitzuarekin, zure hitzordua antolatzeko hautatu duzun eguna egokia denez jakiteko (egun edo ordu horretan, antzeko beste animaziorik baden jakiteko…).

Ekitaldia baino 2 edo 4 hilabete lehenago behean zehaztu dokumentuak helarazi behar dituzu:

* Eremu publikoan edo eraikin publiko batean, animazio bat antolatu nahi baduzu:  eskaera dokumentu hau bete, (telekargatu, bete, izenpetu, eskanatu) eta azalpen gutun batekin igorri Herriko Etxera, postaren bidez edo e-mezu bidez,  communication@hendaye.com helbidera.

* Bidasoa zabaldegian edo Floridako Portu aldean animazioa antolatu nahi baduzu  (ikus HEMEN planoa), eremu horiek 64 Departamenduko Kontseiluaren mendean izanik, eskaera  dokumentu BERDINA bete behar duzu eta azalpen gutun batekin igorri Herriko Etxera, postaren bidez edo e-mezu bidez, mairiehendaye@hendaye.com helbidera.

Zinema aretoa erabili nahi duzu (ostegunez) : HEMEN egin klik Zinema erabiltzeko hitzarmena ikusteko. Harremanetan sartzeko: dgallet@hendaye.com

Ur gaineko animazio bat antolatu nahi duzu? Hemen klik egin. Cerfa eta Natura 2000 dokumentua. Natura 2000  zonak : Hemen Klik  egin INPN-en webgunea

 …..

Informazio osagarria:

* Nola lortu izotza? GO EL MAREE saltegian (Arrantza portuko eremu teknikoan). Harremanetan sartu aitzinetik (bezperan) behar duzuen izotz kantitatea zehazteko. Egunero zabalik ( larunbat eta igande barne) apiriletik irailaren bukaera arte, baita abenduan ere.

*Baso berriak erabil nahi dituzu ospakizun batean? HEMEN egin klik.

*Ingurumena zaintzeko festa egunetan ere, behe honetan dituzue Bil Ta Garbik deskargatzeko proposatu afitxak:

– Etxe hondakinak : HEMEN

-Beirak bereizteko: HEMEN

-Hondakinak bereizteko: HEMEN

 

 

.

 ONDARRAITZ CLUB HOUSE

…..

15.03.01.InaugClubHouse_Aff-752Ondarraitz Club House, izen bereko kirol zelaiaren sartzean dagoen gela da.

Udaleko kirola batzordeak kudeaturik, ospakizunak eta beste hitzorduak antolatzeko ekipatua den gela alokatu daiteke baldintza batzuek betez eta errespetatuz.

Erreserba egiteko : idatzi : jfaramburu@hendaye.com

Kirol batzordeak eskaera onartuz geroz: AGIRI HAU bete , izenpetu eta itzuli behar duzue e-mezuz.