Portuak

250 PortPlais

.

ATSEDEN-PORTUA – ARRANTZA-PORTUA

.

Portualdea Txingudiko Badiako iparraldean hedatzen da, Bidasoako estuarioan. Han antolatu dira lehengo arrantza-portua eta atseden-portua, Pirinio Atlantikoetako departamenduak Hendaiako Herriko Etxeari eman itsas eremu publikoko dependentzietan.

.

ATSEDEN-PORTUA

Ezaugarriak

5 eta 20 metro arteko itsasontziak errezibi ditzaketen 850 leku. Pontoi guztietan, ur eta argi postuak badira. Ontzi-jabeei zerbitzu-sail zabala eskaintzen zaie: zaintza 24 orduz, erregaia gauez eta egunez, aparkalekuak, komun eta dutxa pribatuak.

Ekipamenduak

10.000 m2 baino gehiagoko gune tekniko ekipatua: 30 tonako itsasontzi-altxagailua, uretaratzeko ontzitegia, gasolindegia, ur zikinen ponpatzeko eta berreskuratzeko unitatea.

Kudeaketa

Hendaiako Itsasbazterreko Estazioko Ekonomia Mistoko Sozietateak kudeatzen ditu atseden-portua, gune teknikoa eta ekipamendu guztiak.

Web gunea

.

ARRANTZA-PORTUA

Lehengo portualdeko parte batean, 3 hektareako ordoki publiko zabal bat antolatu da, itsas ekitaldi ezberdinak iragaten ahalko diren leku turistiko berri bat bihurtzeko asmoarekin. Badiako deskubritze-ibilaldiak zeharkatzen duen gune antolatu horren paregabetasuna hiri-berreskuratze dinamika batekin doa, TRIBORD-en ikerketa eta garapen zentroaren instalazioak bultzaturik. Ekipamenduen kudeaketa

• Hendaiako Herriko Etxeko zerbitzuek ziurtatzen dute gune teknikoaren, zabalguneen eta jarduera-erabilera duten eraikinen kudeaketa.

• 2007ko urtarriletik, ontzi-altxagailuaren ustiatzea udal zerbitzuen esku dago.