VILLE D'HENDAYE » Gure Hiria » Ekonomia-jarduera guneak

Ekonomia-jarduera guneak

250.atelierZonActCl

Orrialde gaina

INTZURAko GUNEA – DORRONDEGIko GUNEA


.

INTZURAko JARDUERA-GUNEA

RN111 errepide nazionalari loturik eta Paris eta Madrilen arteko A63 eta A8 autobideetatik hurbil, INTZURA-ko jarduera-guneak kokapen estrategikoa du Hendaia-Irun-Hondarribia hiri-aglomerazioaren barnean.

300 ArtisaGrillaCamIndustria eta merkatal jarduerei zuzendua, jarduera-eremuak 33 hektarea baino gehiagoko azalera du. Lehenago autoportuaren eremua zen lurrazal horren herena antolaketa eta birmoldaketa ekonomiko operazio baten helburu izan da. Zeregin horri esker, eremua berriz kalifikatua izan da, enpresa berri batzuen errezibitzeko eta jarduera-gunea bere osotasunean berriz dinamizatzeko xedearekin.Gisa horretan, lursail egokitu berri batzuek eta bulegoetarako eta biltegietarako herriko eraikin batzuek espazio libreak zein enpresentzako eta proiektu eramaileentzako zerbitzuak eskaintzen dituzte, hala nola:

• 1810 m2-ko zoru-azalera duen “harrera zentroan”, enpresentzako jatetxe bat, postetxe bat, 100 tokiko bilkura-gela, mediku-gela eta bulegoak atzeman daitezke

“Garraio-bitartekarien eraikinak” bulego moldagarri anitz eskaintzen ditu, 1950 m2-ko zoru-azalera batean

• Enpresa txikien, ofizialeen eta zerbitzu-jardueren instalazioari zuzendu egoitza ezberdinek (tailer eta bulego gisa erabil daitezke) osatzen dute 7500 m2-ko zoru-azalera duen Enpresa Zentroa

Polo ekonomiko hau bere heldutasun-fasean sartu da gaur egun. Besteak beste, bertan daude:

• BONNET NEVE (ELFI taldea), banaketa handirako hozkailu-erakusleihoen fabrikazioan espezializaturik (18.500 unitate urtero),

• SOKOA, bulego-aulkien ekoizpenean espezializaturik, arlo honetan Frantziako 1. tokian kokatzen da.

• SOBIGEL, algetatik ateratako “agar-agar” produktuaren fabrikatzailea (ikerketa bakteriologikorako baliatzen da),

• ETCHEVERRIA (aeronotikoa)

• ETCHENAUSIA, zurgintza eta ebanisteria

• Gifi, les Halles, Lidl bezalako saltegi handiak…

Bestalde, gune horretan atzeman daitezke garraioan eta logistikan espezializatuak diren enpresa ezberdinak, hala nola TRANSPORTS SALLABERRY, LAPEGUE, IBAREMBORDE, TDF, SBTT (azken hau Irunen kokatu DECOEXSA sozietatearen filiala delarik).

Orrialde gaina

NV_Econo_ZonesAct_outilsDORRONDEGIko OFIZIALE-GUNEA

.

Ofiziale-jarduerei irekirik, herriko ekialdeko mugan kokaturik eta 658 departamenduko errepideak loturik, DORRONDEGUY-ko ofiziale-gunea gutxi gorabehera 3 hektareetan hedatzen da.

Jarduera ezberdinak aurki daitezke bertan, hala nola:

• MULEY, mekanika orokorrean espezializaturik,

• BRUNO SCHERER Enpresa, autoentzako poliesterrezko eta sintesi-erretxinazko elementuen fabrikazioan espezializaturik

• BERTIERE : obra publikoak

Orrialde gaina