VILLE D'HENDAYE » Elkartasun ekonomia

Elkartasun ekonomia

250 EconoSociale2

……

GIDARITZA BATZORDEA – HELBURUAK – PARTAIDEAK – LAN TALDEAK – DESMARTXA

…..


Herritarrak lagundu abiatze sozio-ekonomiko berri batean edota ekonomia arloko Hendaiako eragileak segitu: Horiek dira Hendaiako Herriko Etxeak proposatu nahi duen Laguntza ekonomiko eta sozialerako zentroaren helburuak.

Proiektuaren bideragarritasuna neurtzeko, Hendaiako Herriko Etxeak 2015eko otsaila jarri du epemuga izan ere urrats ezberdinak beharrezkoak dira azken erabakia hartzeko.

….


GIDARITZA BATZORDEA

Behe honetako kideek osatzen dute:

Iker Elizalde, André Suertegaray, Richard Irazusta, Claire Legardinier, Jean-Michel Giansanti, Martine Ansault-Lecuona, Evelyne Zubieta.

Hautetsi guztiak ongi etorriak dira Batzorde honetara, bertako azterketen eta gogoeten partekatzera.

……

HELBURUAK:

♦ Lehen lehenik, berreraikitzeko edota abiatze berria behar duten jendeak lagundu nahi ditugu,

♦ Proiektuak dituztenak segitu nahi ditugu,

♦ Aktibitate bat sendotu behar dutenak lauzkatu,

♦ Lehentasunezko beharrak zerrendatu zerbitzu arloan eta erantzun egokiak antolatu

……

PARTAIDEAK:

- Hendaiako egiturak

Hendaia Turismo, Kultura zerbitzua, Laguntza Sozialerako Herriko Zentroa, Denentzat zentro soziala, Hendaiako elkarteak, Elkartasun arloan ari direnak), Langile sindikatuak.

- Lurraldeko eragileak

ESTIA eskola (Ecole Supérieure des Technologies Industrielles Avancées), Baionako Merkataritza eta Industria Ganbara, Herrikoa elkartea, Pôle eco_ESTIA Logoemploi, Hego Lapurdiko Hirigunea, Txingudiko Muga-gaindiko Partzuergoa.

….

LAN TALDEAK

-Elkartasun proiektu kolektiboa: Herritarren kafea (esperimentazioa); Co-Working Cocoba (Intzurako gunean zabalik) ; Birzitoki (2015eko bukaeran)

- Ikerketa eta Garapena Formakuntza : Estia eskolarekin partaidetzan ; Hendaiako Aizpurdi lanbide heziketa lizeoarekin elkarlana ; Gogoeta bat mugagaindiko lizeo hirueleduna garatzeko Txingudiko bizigunean.

-Proiektu sortzaileei laguntza eta enpresei babesa.   

…..

DESMARTXA

Diagnostikoa, egoeran jartzea, azterketa, sintesia: erabakia 2015eko otsailean hartzeko!

Herriko hautetsiak gogoeta bat eramaten ari dira tokiko dinamika sozio ekonomikoak hobe ezagutzeko; gero sail horietako eragileengana hurbilduko dira.

- 2015eko otsaila: Laguntza zentroaren garapenaren estrategia zehaztuko da: orientabideak, lan ildoak, iniziatiba aukerak.

.

Hendaiako Herriko Etxea Trans-Formation ikerlan bulegoarekin ari da lanean proiektu honetan eta Réseau des collectivités RTES LogoTerritoriales pour une Economie Solidaire (RTES) izeneko sarean sartu da trukatze eta elkar aditze gune bat edukitzeko eta bide batez ekimen berrientzat babesa ukaiteko.

.

Laguntza ekonomiko eta sozialerako zentroa aterpetuko duen eraikinean, harrera bulego bat, bilkura gela bat (20 pertsonentzat) eta aktibitate berriak edo enpresak aterpetzeko tokia izanen dira.