Ekonomia

250 Econ.voit ……...

Mugaldeko Hiri, Hendaiak bi ezaugarri ekonomiko nagusi ditu: sare ekonomiko trinko bat (1000 enpresa baino gehiagorekin) eta urte osoan irauten duen aktibitate turistiko bizia. Hazkunde demografiko azkar batek herriaren garapena laguntzen du bestalde (2003 urtean: 12.000 biztanle /2014 urtean: 17.000 biztanle). .

…..

HENDAIAKO KOKAPENA

Baionatik (30 minutura) Donostiara (15 minutura) doan 50 kilometroko eta 600.000 biztanleko konurbazio baten bihotzean ezin hobeki kokatua da.Txingudiko partzuergoa osatzen du bestalde Irun eta Hondarribia hiriekin, 90 000 biztanle dituen bizigunean. Hendaiaren kokapen geografikoak bestalde, Atlantikoko arkuaren erdian finkatzen du azpiegitura egokiez inguraturik:

-Parisera doan AHT tren geltokia

-Hondarribiako (5 km), Biarritzeko (20 km) eta Bilboko (120 km)  aireportuak

-Bordale, Parise, Tolosara joateko A63 eta A64 autobideak

-Donostia, Bilbo, Iruñea eta Madrilera joateko A8 autobidea

……

 ORIENTAZIO EKONOMIKOA

Abantaila horiekin guztiekin, Hendaiaren kokapenak laguntzen du garapen ekonomikoa :

Gauregun, 5.000 langile baino gehiago dira, horietarik % 62a merkataritzan arloan. Garapen ekonomikoa arlo ezberdinetan ageri da:

-Sokoburuko gunea, atseden-portuaren eta ekipamendu turistikoen sorkuntzak baloraturik

-Intzura-ko industria, eta Dorrondeguy-ko ofizio eta merkataritza parkeetan, lehengo autoportuaren birmoldaketak dinamizaturik, garraiolari enpresekin, Sokoa lantegia ( bulegoko altzarien sorkuntzan frantziako nagusia), Gifi saltegia, la Halles etabar…

-Portualdea, eremu teknikoarekin, itsas kirolekin zerikusia duten enpresekin eta 2004tik Tribord eta Nabajii (Décathlon enpresako produktuak) marken egoitza nagusiarekin.

-SNCF-eko trenbide-plataforma

-Hendaiako merkataritzaren  indartzea.

-Sokoburu auzoa, aisialdi portuaren sortze eta handitzearekin, (Akitaniako 3.garrena) eta turismoari lotutako eskaintzarekin (Talasoterapia, mintegi aretoa…)

….

Azkenik, Bidasoa-Txingudi Mugaz gaindiko Partzuergoaren bidez abiatu den mugaz gaindiko kooperazioari esker, Hendaiak, Irun (60.000 biztanle) eta Hondarribia (16.000 biztanle) auzo-herriekin proiektu kolektiboak sortzeko aukera du, baita turismo, kultura, garapen ekonomikoa eta ingurumenaren babespen gaietan jarduera adostu baten aurrera eramateko ere.

….

GILTZA ZENBAKIAK

….

17. 200 biztanle 2015.urtean (aurreikuspenak dio: 10 urteren buruan 24.000 biztanle)

Hiri nagusitua 20. 000 eta 40. 000 biztanle artean

1. hiria Hego Lapurdiko Hirigunean – 5. hiria Pirineo Atlantikoetan.

5000 langile (% 62a merkataritza arloan)

1000 enpresa

150 saltoki

50 jatetxe edo ostatu

Milioi 1 loaldi turismo arloan

3. atseden portua Akitania eskualdean