VILLE D'HENDAYE » Gure Hiria » Hirigintza

Hirigintza

250masurelOrrialde gaina

 

.PLANOAK – HELBURUA – PROZEDURA

.

Informations relatives au projet HegoaldeaHegoaldeko proiektuaren informazioak : klikatu hemen

.

Tokiko Hirigintza Plana 2010eko uztailaren 27an onartu zen.

2014ko irailaren 30eko deliberoaren bidez, Hendaiako Herriko Kontseiluak Tokiko Hirigintza Planaren aldatzea bozkatu du.

Euskal Hirigune elkargoko Kontseiluak Tokiko Hirigintza Planaren 5. aldatze sinplifikatua onartu du, 2017ko apirilaren 8ko deliberoaren bitartez.

.

PLANAK

Oharra: Webgunean ikus daitezkeen dokumentuak jendea informatzeko zintzilikatzen ditugu. Legezko dokumentuak eta dokumentu onargarriak Herriko Etxeko zerbitzuetan kontsultatu behar dira.

 AGIP (Antolakuntza eta Garapen Iraunkor Proiektua – frantsesez); Saneamendua; Joan-etorriak; Ekonomia; Zerbitzuak eta ekipamenduak; Etxebizitza; Ondarea eta ingurune naturalak.

Araudia

Ipar-ekialdeko planoa (2.4 Mo)

Ipar-mendebaldeko planoa (4.5 Mo)

Hegoaldeko planoa (3.3 Mo)

Masen planoa

THPren txosten osoa kontsulta daiteke ere Herriko Etxeko Hirigintza zerbitzuan.

.

HELBURUA

Hirigintza arloan, Hendaiako Herriko Etxearen nahia, epe ertainean, honako hau da:

- auzoen tipologia gordetzea, izan daitezen hiri-barnekoak, hiri-ingurukoak edo landatarrak

- paisaien eta eraikinen kalitatea babestea

- garraioak, eraikuntza eta gizarte mistotasuna garapen iraunkorra begiratuz antolatzea.

.

PROZEDURA

2008ko apirilaren 23tik 2010eko uztailaren 27ra, honako prozedura hau egin da:

2008ko apirilaren 23an: Deliberoa. Herriko Kontseiluak dokumentuaren berrikustea erabaki du eta adoste bidea zehaztu du.

2008ko azaroaren 6an: AGIPi buruzko eztabaida. Antolakuntza eta Garapen Iraunkor Proiektuari buruzko eztabaida  Herriko Kontseiluan iragan da.

2009ko azaroaren 23an: Herriko Kontseiluak THP proiektua bozkatu eta lorturiko adostearen bilana egin du.

Hirigintza Kodearen L 123-1-7. artikuluak (arkitektura ondarea) aipatu eraikinen zerrenda sartu da behin-behinean dokumentura, Arkitektura, Hiri eta Paisaia Ondarearen Babesguneak (AHPOB) zerrenda hori onetsi ala ezetsi bitartean.

Hirigintza Kodearen L 123-9. artikuluak agintzen duenez, THP proiektua igorri zaie hari loturik diren pertsona publikoei, Hendaiaren mugan diren udalerriei eta herriarteko elkarlanerako erakunde publikoei, haien iritzia jasotzeko.

Auzapez jaunak Auzitegi Administratiboaren lehendakariari komisario ikertzailea izenda zezan eskatu zion, eta 2010eko apirilaren 23ko aginduz, Paueko Auzitegi Administratiboaren lehendakari jaunak Bernard Darhan jauna izendatu zuen komisario ikertzaile. Jendaurreko erakusketa manatzen duen agindua 2010eko apirilaren 1ean eman zen.

2010eko apirilaren 27tik ekainaren 1era: Inkesta publikoa, 36 egunez. Horretarako, lau harrera egun finkatu ziren Hendaiako Herriko Etxean.

Komisario ikertzailearen txostenak kontutan hartzen ditu erregistroan idatziak ziren 46 oharrak eta igorri zaizkion 7 gutun edo dosierrak. Txostena aztertu ondoren, komisario ikertzaileak Hendaiako Tokiko Hirigintza Planaren berrikustearen aldeko iritzia eman du.

2010eko uztailaren 27an: Deliberoa. Herriko Kontseiluak bildu eta eztabaidatu eta, THP onartzea erabaki du.

Erabaki hau Herriko Etxean hilabete batez bistaratu da. Bestalde, bistaratze hori nabarmenki iragarri da departamenduan zabaldu egunkari batean. Azkenik, erabakia 2010eko abuztuaren 3an betebeharreko manu bihurtu da.

Orrialde gaina