VILLE D'HENDAYE » Gure Hiria » Agenda 21

Agenda 21

.250Agenda212

 .

DESMARTXA – MUNDUA GOGOAN, ARITU TOKIANPROIEKTUAREN AITZINAMENDUA

 


HENDAIAR GUZTIEN DESMARTXA

Agenda 21 ekimena agertzen da gure herriko programan; Hendaiar guztientzat garapen jasangarria jomuga duen desmartxa habiatzea du helburu. Engaiamendu azkarra da gure herriarentzat eta horretarako Herritarren lan taldeak sortzea bistakoa iruditu zaigu, parte hartzea bultzatu asmoz.

Ondorioz Hendaia, Hego Lapurdiko Hiriguneko beste hainbat herri bezala, Rio-ko goi bileran definitu ziren nazioarteko engaiamenduen betetzeko mugimenduan sartzen da.

Herritar guztiei irekia den lankidetza desmartxa horren bidez, garapenerako hautu berriak, politika berritzaileak eta herriko etxeak bultzatuko dituen ekintzak zehaztuko ditugu.

Hendaia hiri balnearioak, muga gaindiko hiriak, kostako hiriak abantaila anitz ditu, garatu zein babestu beharreko abantailak. Datozen urteetako erronka bikoitza da: gure lurraldea sustatu nahi dugu hendaiar bakoitzaren irekitasuna bermatzeko eta lurralde hori babestu edota aberastu nahi dugu gaur ezagutzen ditugun aberastasun guztiak gure haurrek ere jaso ditzaten.

……

.

MUNDUA GOGOAN, ARITU TOKIAN

 

Tokiko Agenda 21eko bost xedeak gureak eginen ditugu ideia nagusi bat garatzeko halanola “Mundua gogoan, aritu tokian” :

Klima aldaketaren kontrako borroka

Gure jokabideak aldatzea beharrezkoa da eta apustu bat da ere egunero hobe bizitzeko.

Bioaniztasuna, ingurumena eta baliabideak zaintzea

Hendaiarentzat garrantzitsua da bazterrak, fauna eta flora babestea izan ere horien aniztasunak osatzen du tokiko aberastasun nagusietarikoa.

Kohesio soziala eta elkartasuna lurraldeen eta belaunaldien artean

Hendaia hiri solidario izateak arrangura nagusia izan behar du eta hori agerian gelditu behar da adin guztietako herritarrek Hendaiar guztiei zuzenduko dizkieten ekintza zehatzak sortzerakoan.

Jendeen loratzea

Bizi-kalitatea lana da lehenik baina ber denboran, lurraldearen garapen harmoniatsua eta bizi ingurumenaren hobekuntza ezinbestekoak ditugu.

Garapen dinamika bat ekoizpen eta kontsumo arduratsuentzat

Kalitatezko produktu andana eskaintzen dizkiguten tokiko ekoizleak animatu behar ditugu, merkatuak edo AMAP bezalako hurbileko salmentak dinamizatuz.

Agenda 21 Hendaiar guztion afera da; gutariko bakoitzak badauka zeregin, herritar izan, herriko zerbitzu, edo hautetsi…denok badugu zer ekarri proiektu berritzaile eta solidario honetan.

Bakoitzaren jestua denontzat izan dadila!

.

PROIEKTUAREN AITZINAMENDUA

2014.QuestAg21 1erePPenc2014ko uztaila:

Hendaiarrek galdeketa bat jasoko zuten udal aldizkariarekin batera. Galdeketa  HEMEN euskaraz aurkitzen ahal duzue (PDFa). 2014ko iraila: Galdeketak beterik itzultzeko epea

2014ko udazkena:

– Galdeketen ikerketak

Bilkur publikoak Herritaren Lan Taldeei buruz

2015eko Urtarrilean

Herritar lantaldeen antolaketa

.