VILLE D'HENDAYE » Gure Hiria » Ingurumena

Ingurumena

250 environPanor

.

Ingurumenak arlo eta gaitasun anitz bateratzen ditu. Hendaian, horri buruzko gutuna plazaratu da, herriaren egoerari egokitua eta alderdi anitz kontutan hartzen dituena. Gutunaren gidaliburuak biztanleen sentsibilizazioaren hasiera markatu du. Gutunak aipatzen dituen proiektuen aitzinatzea urtean behin eguneratzen da, urte bukaeran.

Hondakinei dagokienez, Hendaiako Herriko Etxeak hendaiarrak eskertu nahi ditu, gure ingurumena babesten laguntzeagatik. Izan ere, birziklatzearen emaitzak urtero hobetzen dira eta horrela, etxe-hondakinen tona kopurua jausten da, denon ahaleginari esker.

Bestalde, Udalak “Karbono Bilanaren” lehen datuak helarazi zizkion orain horretarako eskumena duen Hego Lapurdiko Hiriguneari, azterketak segi ditzan.

Azkenik, Bidasoaren bidez Ipar eta Hego Euskal Herriko bazterrak lotzen dituen Txingudiko badia Natura 2000 eremuan sailkatua da, eta horren ondorioz, babes bereziaren gaia da ere.