Historia

250_HistoireOrrialde gaina

HENDAIAKO IZENA eta ARMARRIA – GERTAKIZUN HISTORIKO NAGUSIAK

GARAPEN EKONOMIKOAPERTSONAIA FAMATUAK - KARTA POSTALAK

.

cliquer ici pour consulter la videoBIDEOA “Ez berriz holakorik”. Hendaia 1936-1945 elkartasunaren eta izugarrikerien lekuko.

.

.

.

NV_Pres_Hist_ArmoirIZENA eta ARMARRIA

HENDAIAKO IZENA

Jatorrian, Urruñako auzo ttipiño bat baizik ez zen Hendaia, Lapurdiko parrokia zaharrenetarikoa.

1654ko apiril edo maiatzean bereizi zen Hendaia Urruñako herritik, “Andaye” izenaren pean.

HENDAIAKO ARMARRIA

1660tik goiti osatu zen armarria.

Errege-koroa Louis XIV.aren pasatzearen oroigarri da, eta Hendaiak erregeari dion esker ona erakusten du, 1654an herri independentea bilakatzeko baimena emateagatik (lehenago, Hendaia Urruñako auzo bat baizik ez zen).

Euskaldunak marinelak dira. Garai hartan, hendaiarrek bale ehizari ekiten zioten, herriaren fama eta fortuna egin zituen jarduera.

Tresna bereziek irudikatzen dute jarduera hori: arpoiak. H eta E hizkiak “Hendaye” izenaren lehen eta azken letrak dira.

.

GERTAKIZUN HISTORIKO NAGUSIAK

XVI. mendetik XVIII.era, Hendaia, Irun eta Hondarribia gerlan ziren etengabe: Bidasoako arrantza-hitzarmena ez errespetatzeagatik, muga-ibaiaren jabetzagatik eta abar.

Gaztelu Zaharra, iragan horren lekukoa, anitzetan suntsitua izan zen, Vauban-ek berreraiki aitzin. Oraindik ikus daitezke bertan Hondarribirantz destatu kanoi zaharrak.

XVIII. mendean, urriko hitzarmenak bakea berrezarri zuen Bidasoan urte batzuetarako.

1793an, Hendaia erabat suntsitua izan zen; hendaiarrak erailak izan ziren edo ihes egin zuten. Urte luzeak behar izan ziren herria berreraikitzeko.

Espainia eta Urruñarekiko gatazkek ez zituzten gauzak erraztu.

NV_Pres_Hist_IleFaisansBidasoan kokatu Faisaien uhartean (Konferentziaren uhartea izenez ere ezaguna) Pirinioetako hitzarmena izenpetu zen 1659an, bi nazioen arteko enfrentamenduen bukaera markatu zuena. Uharte hori famatua da, halaber, bertan François I.a bere bi semeen ordez trukatua izan baitzen, Pavie-ko gudan preso sartu izan ondotik. Bertan izenpetua izan zen, halaber, Louis XIV.aren eta Maria Teresa infantaren arteko ezkontza-kontratua.

Gertakizun horiek guztiek parte hartzen dute gaur egun oraindik orijinala izaten segitzen duen uharte horren aberastasun historikoan: izan ere, sei hilabete guztiz, txandaka, Frantzia edo Espainia dira uhartearen jabe.

1864an, trenbidearen iristeak Hendaiari garrantzi handia eman zion. Laster, trafikoa oso aldeko bilakatu zen herriko ekonomiarentzat. Trenbideen tarte ezberdinei (1,67 m Espainian eta 1,44 Europan) zuzenki lotu ontzi-aldaketengatik, Espainiarekiko trafiko komertzialaren garapena oparotasun iturria izan zen.

Historiak memorian atxikiko du, halaber, Hitler eta Franco jeneralaren arteko elkarrizketa famatua, 1940ko urriaren 23an Hendaiako geltokian. Egun hartan, nazismoarekin kidetasun politiko handia sentitzen bazuen ere, Francok berriz baieztatu zuen bere herria ez zela II. mundu-gerlan engaiatuko.

Orrialde gaina

 

GARAPEN EKONOMIKOA

INDUSTRIA

- Edari biziak egin zuen Hendaiako fama. Herriko espezialitate nagusia izan zen XVIII. mendetik aurrera, eta likore bihurtu zuten. 1906an sortu zen “La Véritable Liqueur d’Hendaye” Sozietate Anonimoa. 1955ean, Izarra enpresak destilategia erosi zuen, baina 1991etik likorea ez da gehiago existitzen.

- Xahakoen fabrika: Lehen lantegia Hendaian sortu zen 1908an. Ikerketa anitzi esker, xahakoen kalitatea hobetu zuten. 1932an, patente bat sortu zuten. Enpresak ikaragarriko hedapena ezagutu zuen, eta esportazioak benetako arrakasta bildu zuen.

- Arma-manufaktura: 1923an sorturik, hasieran 6.35 kalibreko pistolen fabrikazioari zuzendua, enpresaren jarduerak teknika zailagoko modeloen egiteko bidea hartu zuen. 1969an sortu zen “DES/69 pistola berezia”, gero Frantziako txapelduna bilakatua. Haren arrakasta baieztatua da gaur egundaino. Berdin izan da nazioarteko lehiarekin, arma horrek beste tituluen artean Estatu Batuetako marka nazionala baitu. Modelo berri anitz sortu ziren. 1998ko bukaeran itxi zuten arma-manufaktura.

- Euskal txapela manufaktura: 1920an sorturik, Hendaiako fama oso gora eraman zuten industrietarikoa zen. “Perez Jauregui” txapela laster biziki ezaguna eta maitatua izan zen Frantzia osoan, atzerrian eta batez ere Hego Amerikan.

- Espartinak: 1947an, Berasategui jaunak familiako espartin-lantegi ttipi bat ireki zuen. 1968an “manufaktura” bihurtu zen, garai onenetan miloi bat pare fabrikatzen ahal zuena. Gaur egun, Berasategui espartinak Estatu Batuetara, Ingalaterrara eta Italiara esportatuak dira. Fabrikak 2000an itxi zituen bere ateak.

- Maumejan artezko beirateak eta mosaikoak: 1923an, beirate-fabrikak gure herriaren izena mundu osora eraman zuen 13 urtez. Elizetarako beirateak fabrikatzen zituzten batez ere. 1936an, fabrika bigarren aldikotz erre zen, eta ez zen berreraikia izan.

MERKATARITZA

Galeries Lafayette saltokia: 1927an ireki zen, Geltokiko bidean, mugako norabidean. Oso ongi horniturik, saltoki handi honek Hegoaldeko bezero anitz erakartzen zituen. 150 pertsonek lan egiten zuten bertan. Espainiako errepublikaren etortzeak eta pezetaren debaluazioak Galeries Lafayette-n itxiera eragin zuten.

NV_Pres_Hist_GareHENDAIAKO HONDARTZA AUZOAREN SORTZEA eta GARAPENA

1925ean, geltoki berria sortu zen Hondartza auzoan.

Sortze horri esker irekitzen ziren perspektibak interesgarriak baizik ezin ziren izan Hendaiako herriarentzat, hondartza aberastasun-iturri garrantzitsua baita.

1884an, estilo moriskoko Kasinoa eraikia izan zen. Hotel anitzek, hala nola luxu handiko Euskalduna hotelak (1911), Abbadiako gazteluak (1864), Abbadiako eremuko golfak (1911) turista-andana bat erakartzen dute.

Etxe anitz eraiki ziren Itsas etorbidean, euskal estilo hutsean, Henry MARTINET Hondartza auzoaren diseinatzaileak 1907tik goiti nahi zuen bezala.

Orrialde gaina

PERTSONAIA FAMATUAK

Etienne Pellot

1765ean Hendaian sortu zen kortsario hau bere ausardia eta arrakastengatik famatua zen. Ohorezko Legioa jaso zuen. Hendaian hil zen 1856an, eta hilarri bat badago Beltzenia karrikan haren oroimenean. Urte guztiz, urtarrilean, herriko festen kari, desfile bat antolatzen da haren ohorean.

NV_Pres_Hist_PersCeleb_pierre_lotiPierre Loti

Julien Viaud egiazko izena zuen idazle ospetsu hau Frantziako Akademiara sartu zen 1891an. Euskal Herriaz maitemindurik, Hendaian “Bakaretxea” deitu zuen etxean bizi izan zen. Han hil zen 1923an. Haren bidaia anitzek hala nola Euskal Herriko edertasunak eragina izan zuten beraren obran (Ramuntxo, 1897).

Antoine d’Abbadie d’Arrast

NV_Pres_Hist_PersCel_Anton_abbadia1810ean Dublinen sortua, 1820 aldera etorri zen Frantziara. Geografia eta astronomia zale amorratua, 12 urte baino gehiago eman zuen Etiopian, ikerketa-misio baten arduradun gisa. Euskal Herriaz zuen zaletasun handiak Hendaiako itsas bazterrean ondasun baten eraikitzera bultzatu zuen: Abbadia deitu gaztelua. Han bertan hil zen 1897an.

HENDAIATIK PASATU ZIREN…

Madrilen preso hartu, eta handik zetorrela, François I.a 1526ko martxoaren 15ean trukatua izan zen, Bidasoaren erdian, “Jaun Haurrak” bere semeen ordez; gero Espainiara bahitu zituzten. Semeak 1530eko uztailaren 1ean askatuak izan ziren, François I.arekin ezkondu behar zen Austriako Eleonore-kin batera, diru truk.

Ibaiaren erdian baita ere, Asturiasko printzearekin ezkondu behar zuen Henri IV.aren arreba, Elisabeth Frantziakoa, trukatua izan zen Louis XIII.arekin ezkontzera zetorren Austriako Anne Espainiako Infantaren ordez (Espainiako Felipe III.aren alaba).

Orrialde gaina

KARTA POSTALAK

Web gune honetan, Hendaiako karta postal zahar batzuk ikusten ahal dituzu.