VILLE D'HENDAYE » Eguneroko bizia » Familia-baratzeak

Familia-baratzeak

250 famillJardFamilLegum

.

LUR-ZATIAK – ARAUDIA/XEHETASUNAK – ANTOLATZE-OBRA

.

LUR-ZATIAK

Hendaiako Herriko Etxeak 40 familia-baratze antolatu ditu 2012-2013an Laparkako gainetan (Maiarenako bidean).

4100m²ko lur eremuan, batzorde berezi batek 70 eta 100 m² lur-zatiak banatuko dizkie Hendaiako biztanleei, eskaerak aztertu ondoren eta irizpide sozial batzuen arabera.

Goratasunean kokaturiko ontzi batzuk libre dira, eta pertsona elbarrituentzat erreserbatuak dira.

.

ARAUDIA – XEHETASUNAK

Hendaiako familia-baratzeen batzordea: Baratze-erreserba, Erlaitzeko bidean. Tel: 05.59.20.04.10

Kontsulta dezakezue lur-zatien eskuratzeko araudi zehatza.

.

ANTOLATZEA: GIZARTERATZE-FORMAKUNTZA OBRA

Familia-baratze horiek kontzeptu berritzaile bati esker antolatu dira: “gizarteratze-formakuntza” obra.
Hendaiako eta Euskal Herriko beste herritako 12 pertsona hautatuak izan dira elkarrizketa baten ondotik, proiektu horretan parte hartzeko. Horri esker “paisaia-antolaketa” diploma lortu dute eta horri loturiko moduluak ere (CACES, segurtasunari buruzko formakuntza…), ordainduak izan diren bitartean.
Ekintza horren bidez, proiektu profesional batean inplikatu dira, Angeluko “LABO” bezalako formakuntza erakundearen eta Hazparneko Laborantza eskolaren babesarekin. Proiektuak jaso ditu Akitaniako Eskualdearen eta Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorraren diru laguntzak. Hendaiako Herriko Etxeak bere gain hartu du azpiegituraren antolaketa (langileentzako txokoa, materiala…) eta proiektu honen arrakastaren partalier izan da, udalaren gizarteratze politikari jarraikiz.
Herriko zerbitzu teknikoek kudeatu duten proiektu hori 2012ko urrian hasi eta 2013ko ekain erdia arte luzatu da.