VILLE D'HENDAYE » Gure Hiria » Abbadiako eremua eta gaztelua

Abbadiako eremua eta gaztelua

250 chatAbbMont

Orrialde gaina

Itsasbazterreko Kontserbatorioaren jabegoa den Abbadiako Eremutik, itsasoa dago ikusmenean. Publikoari irekia den 65 hektareako natura gune babestu hori deskubritzen ahalko duzue, bertan eskaintzen diren bisita gidatu formula ezberdinei esker. Gune honetako eraikin bat ere bisita daiteke : Larretxea.

 

ABBADIAKO EREMUA – ABBADIAKO GAZTELUA

.

EREMUA : Ingurumena – EraikinakJarduerak

Larretxea – Ganix Grabières jauna – Abbadiako Eremua – Armatondo karrika – 64700 HENDAIA – Tel: 05.59.20.37.20 – Fax: 05.59.20.54.20 – Web gunea : www.abbadia.fr – Posta elektronikoa : domaine.abbadia@hendaye.com

Ingurumena

Pasealeku pribilegiatua

Oinez deskubritzeko modukoa, eskualdeak ikuspegi zoragarria eskaintzen du ozeanoari zein Hendaiako herriari buruz. Itsaslabar malkartsuak kala biribil urrekoloreetan, ibiltariaren begirada infinituan galtzen da.

Eremu natural babestua

OLYMPUS DIGITAL CAMERAAntoine d’Abbadie, etorkizunak ekar zezakeena aurreikusiz, berak eratu lur-eremuaren geroa ongi prestatzen ahalegindu zen. Egindakoaren iraunkortasuna ziurtatzeko, zenbait muga ezarri zizkion bere biziaren bukaeran Zientzi Akademiari utzitakoari. Muga horien oinarrian, Naturari buruzko kezka eta hark merezi duen errespetua hartu zituen.

Hurrengo gizaldiaren bukaera gertu zegoela, 1979ko urrian, Kostalde Espazioa eta Aintzira Ertzen Kontserbatorioak eremuaren 45 hektare erosi zituen, gaztelua salbu, betirako babesa ziurtatzeko.

Geroztik, Kontserbatorioak segitu du lurra erosten: gaur egun, Abbadia 65 hektareako eremu natural babestua da, publikoari irekia, Hendaiako Herriak, Kontseilu Orokorrak eta CPIE Euskal Itsasbazterra erakundeak elkarlanean kudeaturik.

Zientzien Akademiak, bere aldetik, gazteluaren eta inguruko 5 hektareako lur eremuaren jabea izaten jarraitzen du. 2010. urte bukaeratik, Hendaiako udalaren esku geratu da Gazteluaren kudeaketa.

Paisaia zoragarriak

Abbadian ibiltzean, pasaia irakurtzea zerbait gehiago da, alegia, bertatik Pirinioen eta itsas zabalaren elkar topatzea ikustea: horren lekuko, itsaslabar gris eta arrosak, uhinen iparra dariela; oihanarte, landa, soro eta belardi zabalak.

Abbadian, pasaia irakurtzea gehixeago ulertzea da, alegia, lekua izendatzean Antoine d’Abbadie-ren urratsa sentitzen da, gero historian zehar gizakiak utzi duen arrastoa segituz.

Abbadian, paisaia irakurtzea interpretazio ezberdinak gurutzatzea da, giza egitasmoen eta natura faktoreen arteko elkar-eragin sotil eta dinamikoak argitzeko. “Iraupen” kontzeptua kontuan hartzea da, hori baita garapenaren araua, bai bizi prozesutan bai gizakien esku-hartzeetan.

Kalitate handiko gune geologikoa

Abbadiako iparraldea itsaslabar latzez inguratua da. Itsas gaineko bidexka ibili ondoren, begira gera gaitezke uhinak lehertzen diren kala txikiz hornituriko kostalde arrokadun zati horri. Itsas muturrak eta badiak tartekatzen dira. Lehenak, beren itsasontzi-branka itxurarekin, arroka sendoz eginak dira. Badiak, beren aldetik, margaz eginak direlarik, askoz ere bigun eta hauskorragoak dira. Forma konplexu eta harrigarriok gure giza neurriaz trufatzen dira, hamarnaka milioi urtetako historia kontatzen baitute: hemen, Pirinioetako erakuntza antzeman dezakegu.

Mota anitzeko landaredia

Lur-eremu murritza bada ere, Abbadiak landare-mota ezberdin anitz biltzen ditu. Hainbat eragin nahasi bildu dira bertan: lurren izaera, euri-kopuru handiak (urteko 1.500 eta 2.000 mm. artean), haize bortitzak eta aspalditik izaniko giza okupazioa, eta espazio ezberdinetako mosaiko bat sortu dute gaztelutik labarretaraino.

Balio ekologiko paregabea ematen diote Abbadiari labar estratifikatuek, landa ozeanikoek, oihan hezeko zatiek eta belardiek.

Txori-mota anitz begiratzeko aukera

Abbadiako Eremuak, bere espazio zabal, itsas landak eta oihan-alde zarratuarekin, ingurugiro ezberdin ugari eskaintzen du. Lekualdaketa edo migrazio ardatz nagusian kokatua izanik, hegazti-mota ezberdinak etorrarazten ditu, egonaldi luze edo laburragoak egitera.

Lur-eremu hau jolaslekua baino zerbait gehiago da. Ekologi laborategi aplikatua da, etengabe egiten baitira hemen hegazti behaketa, kontaketa, eraztun-ezartzea eta beste hainbat azterketa. Hastapen-ikastaroen bitartez, prismatikoez bestaldeko mundu hori gero eta ezagunago bihurtzen zaigu.

OLYMPUS DIGITAL CAMERASagardi Kontserbatorioa, etorkizunerako egiazko bankua 1989tik goiti, Abbadiako eremuak Pirinio Atlantikoetako fruituen uztak babesten ditu. Abbadian, kostaldea babestea eta balioestea, eta tokian tokiko hainbat fruitu-barietate, logika beraren ondorio dira. Sagarraren historia sarri igaro da urertz hauetatik.

Hektarea bateko sagardian aurkitzen dira: 100 sagarrondo barietate, 50 gereziondo, 16 aranondo, sei udareondo, lau mizpirondo, hiru abrikotondo, bai eta 60 mahatsondo barietate ere. Publikoak erakusketa edo ikastaldi batzuen bidez deskubritzen ahal ditu espezie zahar horiek.

CPIE Euskal Itsasbazterra erakundearen laguntzari esker, Abbadian bildu sagarrak sagarnoa eta sagar-zukua egiteko baliatzen dira. Produktuok bertan salgai dira, “Bizkiak” markarekin.

Orrialde gaina

Eraikinak

Hainbat eraikin lehenengo artzain-jardueraren lekuko dira.

NV_Pres_abba_edif_larretx

Larretxea aspaldiko baserri bat da, Abadiako Eremuko eta Euskal Itsasbazterreko IEZIko informazio eta administrazio gunea izateko zaharberritua izan zena.

Asporotsttipi (ikus behean) ireki zenetik, eginbehar berriak izanen dituenez, berritze lanetan da oraintxe. 2018/2019an Eskualdeko Baliabideen Zentroa (EBZ) bilakatuko da, ingurumenari buruzko informazioaren elkartrukatze eta hedatze lekua izanen da, ikertzaile edo jende xumeari eskainiko zaiena.

Larrextaberri baserritxoan arditegia dugu, bai eta eremuaren zaintzarako balio duten zaldientzako kortak.

Kultura Ministerioarekiko elkarlanari esker, Nekatoenea etxeak, euskal baserrien arkitektura tipikoko eraikina, gaur egungo artistak errezibitzen ditu, artista-egonaldien gisan. Mintzaldiak, ikastaroak edota aterpean egin behar diren eskoletako lanak bertan antolatzen dira ere.

“Bolero” izeneko dantzalekua bilakatua zen Asporotsttipi baserri zaharra Itsasbazterreko Kontserbatorioak erosi zuen 1997an. Zaharberritzen izan den eraikina eremuaren sarrera nagusia bihurtu da, eta Euskal Erlaitzaren Interpretatze-Zentroa aterpetzen du.

Sarrera guziei irekia eta urririk izanik (ordutegia azpian), atal ezberdinak ditu: erakusketa iraunkorra, aldi-bateko erakusketak (hiruhilekoak) eta gure ingurumena erakusten duen proiekzio aretoa.

Bertatik natura animazio anitz abiatzen da, publiko orokorra nahiz ikasleentzat.

Xehetasunak: 05.59.74.16.18

 

Jarduerak

Asporotsttipi, Euskal Erlaitzako Etxearen 2017ko ordutegia:

Martxoaren 31ra : 10:00/12:00 eta 14:30/17:30 (igandean eta astelehenean itxita)

Apirilaren 1.etik Maiatzaren 31ra : 10:00/12:00 eta 14:30/18:30 (igandean, astelehenean eta fiestak itxita)

Ekainaren 1.etik Irailaren 30ra : 10:00/13:00 eta 14:00/18:30 (egunero zabalik)

Urriaren 1.etik Abenduaren 23ra : 10:00/12:00 eta 14:30/17:30 (igandean, astelehenean eta fiestak itxita)

2018ko urtarrilaren 15etik martxoaren 31ra : 10:00/12:00 eta 14:30/17:30 (igandean, astelehenean eta fiestak itxita)

Hona zer jarduerak eskaintzen diren:

* BISITA GIDATUAK

Bakarrik edo familiarekin, eremua eta bere aberastasun guztiak ezagutzeko laguntza nahi dutenentzat, CPIE Euskal Itsasbazterra erakundeak hainbat bisita gidatu formula eskaintzen ditu urte osoan zehar. Horien egitaraua www.cpie-littoral-basque.eu web gunetik deskarga daiteke.

Bestalde, heldu zein ikasle taldeentzako bisita bereziak antolatzen ahal dira, CPIE erakundearekin aitzinetik hitzordua hartuz. Harremanetarako, 05.59.74.16.18 telefonora deitu edo cpielittoralbasque@hendaye.com helbide elektronikora idatzi.

* ERAKUSKETA IRAUNKORRA: “Abbadia, mila ikuspegiko gunea”

Abbadiako Eremua nahiz Euskal Erlaitza bere kasa ezagutu nahi duenarentzat, Asporotsttipin den erakusketa ikustea ezinbestekoa da, bertatik hainbat ezaugarri deskubri baitezake: eremuak duen ezohiko geologia, fauna eta landaretzaren aniztasuna, paisaiak eta haien oraingo bilakaera.

NV_Pres_abba_expo_pomme_250* ALDI BATERAKO ERAKUSKETAK

Urtean zehar aldi-bateko erakusketak izanen dira, denak naturaren ezagutza eta babesarekin lotuak. Horietarik bat, urtero urriaren erdian iragaten dena, tradizioa bilakatu da: “Atzoko sagarrak, biharko ondarea”. Eskualdeko fruitu tipikoak ematen zituzten lehenengo sagar-motak desagertzen dira, paisaiak aldatzen ari diren bitartean.

Abbadiako eremuaren sagardi-kontserbatorioari esker tradizionala bilakatu den erakusketa horrek Euskal Herrian eta Biarnoan aspaldi landatzen ziren sagar-multzo handi bat aurkezteko aukera ematen du. Fruitu tipikoak ematen zituzten aspaldiko barietate horiek paisaiak bilakatzen diren heinean desagertuz doaz. Begien plazerraz gain, usainena eta… gustuarena gehitzen dira! Fruituak dastatzen edo erosten ahalko dituzue, baita landareak eskatu ere, mota horiek ez daitezela gure landetatik desager.

* DENDATXOA

Bertan, gida anitz (natura-ibilaldiak, fauna eta landarediaren identifikazioa), Abbadiari buruzko liburuak, hala nola Itsasbazterreko Kontserbatorioko produktu anitz aurkituko dituzue.

* NEKATOENEA – Abbadiako eremuaren artista-egoitza

CPIE Euskal Itsasbazterra erakundearentzat, programa horren helburuak bikoitzak dira:

- alde batetik, ematen zaizkion baliabide materialei eta intelektualei esker, artistak bere artearen ikerketetan aitzinatzeko eta bere karreran etapa bat gainditzeko aukera du;

- bestalde, egonaldiaren antolakuntzari esker, tokiko, eskualdeko eta nazioko testuinguruak arte-jardueraren efektuak irabazten ditu.

Artistari eskaerarik egiten ez bazaio ere, egonaldi denboran egin lanen aurkezpen adierazgarria eskatzen zaio bukaeran. Halaber, egonaldien ondotik lan bat argitaratzen da. Azkenik, CPIE-k kultur egitaraua sortzen du artista bakoitzaren egonaldiaren inguruan: lantegien bisitak, mintzaldiak, lan artistikoari buruzko ikastaroak…

Abbadian, Itsasbazterreko Kontserbatorioaren natura gunearen kalitate hain bereziengatik, egonaldi programa horrentzat orientazio berezia pentsatu da.

Azpimarratzekoa da gomitatzen diren artistak nazio mailan edo nazioartean ospe handia lortu duten artistak direla, ondorioak gunearen kalitateen mailakoak izateko gisa.

Bere kokapen geografikoa dela eta, erran nahi baita, Euskal Herrian, Frantziaren eta Espainiaren artean, lur-kontinentearen eta itsas eremuaren arteko artean, muga-nozioek (estatu-artekoak, hizkuntzei lotuak, geografikoak) egoitzari eragiten diote. Artistek zientifiko batzuen aurrean aurkitzen ahalko dira gero, topaketa edo mintzaldi batzuetan.

Azkenik, Baionatik eta Bilborako kultur partaide batzuek artisten hautatzeko prozeduran parte hartzen dute.

Laburbilduz, programa horren eskakizunak Euskal Kostaldeko kultur jardueran arrakastaz sartzen dira, baita goi mailako nazioarteko trukaketetan ere.

Harremanetarako

Hendaiako Herriko Etxea

Ganix Grabières, Abbadiako Eremuaren Kontserbatzailea

“Larretxea” – Abbadia – 64700 HENDAIA- Tel: 05.59.20.37.20 – Posta elektronikoa: domaine.abbadia@hendaye.com

“CPIE Euskal Itsasbazterra” erakundea (CPIE : Ingurumenaren Aldeko Ekimen Zentro Iraunkorra)

Pascel Clerc, Erakundeko Zuzendaria

“Asporotsttipi” – CD 912 – Erlaitzeko errepidea – 64700 HENDAIA – Tel: 05.59.74.16.18 – Posta elektronikoa: cpie.littoral.basque@hendaye.com

“NEKATOENEA – Artista-egoitza”

Elke Roloff et Aintzane Roloff, kultur animatzaileak

« Larretxea » Abbadia – 64700 HENDAIA –  Tél : 05.59.20.37.20 – Posta elektronikoa: cpielittoralbasque.creation@hendaye.com

cpielittoralbasque.sorkuntza@hendaye.com

Orrialde gaina

NV_Pres_Chat_jpg_chatAbbadiaInterABBADIAKO GAZTELUA

Itsasoaren parean xut, Abbadia gaztelu-behatokia Eugène Viollet-le-Duc arkitektoak eraiki zuen 1864 eta 1879 bitartean.

Arkitektura gotiko berriko eraikin horrek Erdi Aroko gazteluak ditu eredu, eta Antoine d’Abbadie bere jabeak ekialdeko kulturarentzat zuen zaletasunaren ezaugarriak daramatza (zientzialariaren bidaiei loturiko apainketa, Afrikako ikurrak erakusten dituzten freskoak…).

Jakintsu paregabea, geografia, astronomia eta ekialdeko kultura zale amorratua, Antoine d’Abbadie-k (1810-1897) egin zuen Etiopiaren lehen kartografia. Euskal kulturari eta euskarari oso loturik zegoenez, gure ontasunaren babesle handia izan zen.

Gaur egun, eta bere jabea hil zenetik, Abbadia gaztelu-behatokia Zientzien Akademiaren jabegoa da.

Hendaian ezagutu behar den toki paregabea!

Abbadia urte osoan irekia da (urtarrileko lehen 3 astetan izan ezik). Xehetasun gehiago: www.chateau-abbadia.fr

Harremanetarako:

Abbadia gaztelua – Itsas hegiko bidea – 64700 HENDAIA – Davadan anderea – Tel: 05.59.20.04.51 – Fax: 05.59.20.90.51.

Orrialde gaina