VILLE D'HENDAYE » Herritarren lan taldeak

Herritarren lan taldeak

250Agenda212


LAN TALDEEN OSAKETA  – ZER DA HERRITARREN LAN TALDE BAT?

 

…..

HERRITARREN LAN TALDEAK

…..

2015eko urtarrilaren 12an (astelehena), 14:30ean, bilkura bat iraganen da Herriko Etxean Lan taldeak sortzeko.

Pasa den udazkeneko bilkuren ondorioz behe honetako lan taldeak osatu dira:

1.lan taldea: Kohesio soziala eta elkartasuna lurraldeen eta belaunaldien artean

lekua: “Denentzat” gizarte zentroa, Richelieu karrika

Lehen ekinaldiak “herritar cafea auzoan”: gure artikulura hemen klik egin

Gogoeta garaian dagoen lan talde hau 10 kidez osatua da, Denentzat zentro sozialeko langileak eta bertan ikastaroa egiten ari den Soziologia ikasle bat kontatu gabe.

2.lan taldea: Garapen dinamika ekoizteko eta kontsumitzeko modu arduratsuak erabiliz:Tokian ekoiztu/tokian kontsumitu

Lekua: baratze erreserba, Erlaitzako bidea

Lan talde honek proiektu ezberdinak abiatu ditu halanola baratze komunitario piloto baten sortzea Orio auzoan, interesa agertu duten hamabost familiekin. Bizilekuen inguruko gune berde bat hautatua izan da jada, Office 64 (HLM) erakundearen oniritziarekin. Herriko etxeak proiektua babesten du eta auzo bilkura bat antolatuko du Orion 2015eko udazkenean , proiektua aurkezteko eta auzoen iritziak jasotzeko.

3.lan taldea: Klima aldaketaren kontrako borroka: garraioak, ekonomiak eta energia ekoizpenak

Lekua: Dongoxenia gela (hautzaindegiaren gainean), Dongoxenia karrika

Lan talde hau txirrindaz ibiltzeko bidegorri sare bat garatzeko gogoeta eramaten ari da, Herriko Etxearen laguntzarekin.

4.lan taldea: Bizi kalitatea: gune publikoen garbitasuna, abiadura eta zarataren kontrako borroka

Lekua: Lizardi eskola, Fourquet karrika

Lan talde honek, egoeraren ezagutze fasean,  Herriko Etxeko zerbitzuen laguntza jasoko du tresna erabilgarriak ukaiteko. 

5.lan taldea: Baliabideen kudeaketa: ura, hondakinak (bereizketa/bilketa/berziklapena)

Lekua: Ondarraitzeko Club house egoitza, Elizazilio karrika

Lehenik, Herriko hondakinen bilketa eta bereizketa alorrean konzentraturik, lan talde honek proposamen ezberdinak aurkeztu ditu:

-Hiri pilotu bihurtzea plastikoen bereizketan; Herriko Etxeak proiektua , hondakinen saila kudeatzen duen Bil Ta Garbi sindikatari aipatuko dio.

-Konpostagailu kolektibo bat kokatzea boluntario agertu diren Lizardiko bizileku bateko eraikinaren oinetan.

-Agenda 21 ekimena berpiztu Hondartzako eskolan, Herriko Etxeak abiatu Agenda 21arekin bategiteko eta horren laguntza jasotzeko.

  …..

Lan talde batean izena eman dezakezu edo beste bat proposatu dezakezu, behe honetako helbide batera idatziz:

ipola@hendaye.commbourrouil@hendaye.com ; ecufay@hendaye.com

…..

Zer dira Herritarren Lan Taldeak?

Herritarren Lan Taldeen azpalpenak DIAPORAMA batez (frantsesez).

.