VILLE D'HENDAYE » Gure Hiria » Hondartza

Hondartza

250 plageAngela .

.GUNEAK – HONDARTZAREN ZAINTZAHANDIPLAGE ELBARRITUENTZATWEB KAMARA

.

Hendaian, 3 kilometroko hondartza paregabea gozatuko duzu, Euskal Herriko seguruena!

.

GUNEAK

plageGune ezberdinak ditu: bi bainu-eremu, “Handiplage” elbarrituentzako gunea, eta itsas kirolentzako eremu batzuk. Bi sorospen postu aurki daitezke ere.

Planoa (PDF)

Hondartzen mapa interaktiboa hemen klikatuz

Hendaiako bainatzeko uren kalitatea : ARS

Hego Lapurdiko Hiruguneak argitaratu duen bainatzeko uren kalitateari buruzko liburuxka

.

HONDARTZAREN ZAINTZA

Hondartza ekainaren erditik irailaren hasierara zaindua da.

Hondartza handia / Sokoburu” sorospen postuan: 2017ko irailaren 17a arte

Dunba Harriak” sorospen postuan: 2017ko irailaren 3a arte

 

.

NV_Pres_plageHandip“HANDIPLAGE”

Uztailaren 1etik abuztuaren 31ra, 11:00etatik 19:00etara, zerbitzu berezia eskaintzen zaie hondartzan, mugitzeko edo bestelako zailtasunak dituzten pertsonei. Zerbitzu horren erabilpena dohainik da eta erreserbarik gabe. Dohainik da ere aparkalekua.

Tel. : 06 40.14.50.85

“Dunba Harrien” hondartzan kokaturik, Itsas Ospitaletik hurbil, han aurki daitezke: egurrezko zola, oihal-etxeak, dutxak eta komunak (uretara joaten ahal den aulki gurpildun berezian dutxa daiteke).

Horretarako kontratatuak izan diren herriko langileek egiten diete harrera pertsonei. Elbarrituak lagunduak izan behar dira, batez ere bainatzeko. Langileek entzunen zaituztete, eta zuen ohar guztiak apuntatuko dituzte.

Biarnoan kokatu “L’Ensoleillade” izeneko Lanaren bidezko Laguntza Zentroak sortu “Tiralo” delakoak aurki daitezke bertan; uretara joan daitezkeen aulki gurpildun berezi horiei esker, pertsonek itsas bainuak goza ditzakete.

2017.Handiplage1erepageLiburuxka

Xehetasunak: Handiplage elkartea: 05.59.59.24.21.

 

 

Hendaiako Herriko Etxea: 05.59.48.23.23