VILLE D'HENDAYE » Gure Hiria » Zenbaki batzuk

Zenbaki batzuk

250_VueAerienne

.

HENDAIA – KOKAPEN Geografikoa

 

HENDAIA

Herriko Etxea:

60150 P.K. – 64701 HENDAIA Cedex – Errepublika plaza

Tel.: 05.59.48.23.23 – Faxa: 05.59.48.23.24

Irekia: astelehenetik ostiralera 8:00etatik 12:00etara eta 13:30etik 17:30era

webgunea: http://www.hendaye.com

Biztanleria: Hendaiarrak

Biztanle kopurua : 17.201 biztanle (INSEE ikerketa etxeak  egin jende-kontaketaren arabera).

Hedadura: 800 hektarea

Goratasuna: 60 metro

Ibaia: Bidasoa ibaia iristen da Hendaiara; Lapurdi eta Gipuzkoa probintzien arteko muga da eta Frantzia eta Espainia Estatuen artekoa.

Hondartza: 3 kilometroko hondartza, Euskal Herriko luzeena.  Hondar finarekin,  biziki egokia da familientzat ; udako sasoian elbarrituentzat harrera berezia eskaintzen du.

Txingudiko badia :  hiri-barnearen eta atseden-portuaren artean kokatua, gune natural babestua da, itsas hegazti eta hegazti migratzaile ainitzen pausalekua da.

Dunba Harriak: itsasoan kokaturik, hondartzaren bukaeran ikusten ditugu, Abbadiako eremutik hurbil ; Itsas higaduraren ondorioz sortu « harribitxiak ».

Abbadiako eremua (65 hektarea) eta bere itsaslabarrak, Euskal Itsasbazterra CPIE Littoral Basque deitu zentroak  babesten duen gune paregabea da.

Herriko Aldizkaria: Hendaiako Udal Aldizkaria, ekainean eta abenduan argitaratzen dena.

Hendaia Turismo Estazio gisa sailkatua da 2029 arte.

Herri loreztatua: hiru lore.

Herri senidetua: Eskoziako Peebles eta Portugaleko Viana do Castelo herriekin.

Merkatuak: asteazken goizean (hiri-barnean) eta larunbat goizean (Sokoburun).

Bi eliza: Bixintxo eliza, hiri-barnean eta Santa Ana eliza, hondartza auzoan.

KOKAPEN Geografikoa :

 Hendaia muga-herria: Gipuzkoako Irun (60.000 biztanle) eta Hondarribia (16.000 biztanle) hiriekin, Bidasoa-Txingudi Muga-gaindiko Partzuergoa osatzen dute. Hiru hiriek, 1998ko abenduaren 23an sortu zuten muga gaindiko egitura, Txingudiko bizigune naturalean lankidetza garatu asmoz. Hain zuzen ere, Hendaiako 5000 biztanle inguru Bidasoaren bestaldekoak direla estimatzen da.

Hendaia, Baiona Donostia Euro Hiriko kide da ere (2001etik) Lapurdi eta Gipuzkoa kostaldeko 42 herri bezala (632 000 biztanle).

Hendaia Hego Lapurdiko Hirigunean: Hego Lapurdi Hiriguneak 12 herri eta 61.000 biztanle biltzen ditu. Elkargoa, 2005ean  sortu zen eta 2012an, Herri elkargo izatetik hirigune izatera pasa zen (Hendaiako biztanle kopurua 15.000tik gora pasa zenean).

Hendaia Lapurdiko probintzian: Hendaia,  Lapurdiko (245.000 biztanle, hiriburua: Baiona) 4.hiri handiena da biztanlegoari doakionez, Baiona (46 191 bizt),  Angelu (39 432 bizt) eta Biarritze (25 994 bizt) ondoren.

Hendaia, Ipar Euskal Herrian (Iparralde): (290 000 biztanle, 158 herri, 2992 km²):  Ipar euskal Herria osatzen dute  Frantziar estatuan diren 3 euskal probintziek: Lapurdi (41 herri, 245.000 biztanle,  hirburua: Baiona) ,  Nafarroa Beherea (76 herri, 31.000 biztanle, hiriburua: Donibane Garazi) eta Zuberoa (42 herri, 16.000 biztanle,  hiriburua: Maule)

Hendaia, Pirineo Atlantikoetako Departamenduan (64):

Iparralde eta Bearno lurraldeek osatzen dute P.A departamendua (7645 km²): 557 herri eta 674 908 biztanle ditu (INSEE 2010.urtea),  hiriburua Paue da(82 776 bizt). Suprefetura ere bada Baiona hirian.

Hendaia, Akitania eskualdean: 3.258 000 biztanle (INSEE 2011), 41 309 km². Hiriburua : Bordele

Euskal Hirigune Elkargoa – Webgunea

Sorkuntza : 2017ko urtarrilaren 1etik goiti

Hendaia, Euskal Herrian: (2 900 000 biztanle, 20 555 m² )

Euskal Herria osatzen dute Iparraldeko 3 probintziek (Frantziar Estatuan) Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa,  eta Hego Euskal Herriko 4 probintziek (Espainiar Estatuan): Bizkaia (1.216.671 biztanle. Hiriburua: Bilbo),  Gipuzkoa (710.600 biztanle. Hiriburua: Donostia), Araba : (279.702 biztanle. Hiriburua: Gasteiz), Nafarroa (528.837 biztanle. Hiriburua: Iruñea). Hego Euskal Herria, bi autonomia erkidegotan zatitua da : Euskadiko Autonomia Erkidegoa (Bizkaia, Gipuzkoa, Araba) eta Nafarroako Foru-Erkidegoa.