VILLE D'HENDAYE » Gure Hiria » Aurkezpena

Aurkezpena

250_VueAerienne

.

Hendaia inguru paregabe batean kokatua da, Ozeano Atlantikoaren eta Pirinioetako lehen mendien artean. Abbadiako eremu ederrak, bere labarrekin eta bere gazteluarekin, herriaren ertzean dagoen hondar finezko hondartza luzeak, Iparraldea eta Hegoaldea lotzen dituen Bidasoako kurba bihurgunetsuek Hendaia ingurumenaren inguruan sentsibilizatua den herria bilakarazi dute.

Hendaia Turismo Estazio gisa sailkatua da 2029 arte.

17.000 hendaiarren zerbitzuan, Herriko Etxeko lan taldeak tokiko kultura ezberdinez (frantsesa, euskalduna eta espainola) aberastua den bizi ingurumena dinamizatu nahi du.

Izan ere, Hego Euskal Herriaren gertutasunak interes berezi bat gehitzen du, ez ustezko kultur deskubritzeak maite dituzten pertsonentzat. Bertan, Irun eta Hondarribia herriak Hendaia ondoan kokatuak dira, Bidasoak loturik, eta Bidasoa-Txingudi mugaz gaindiko Partzuergoaren baitan, trukaketa anitz egiten dira. Iraganean, hendaiarrak pertsonai ospetsu batzuen pasatzearen lekukoak izan ziren, Bidasoan kokatu Faisaien Uharteari esker besteak beste.

Bere elkarteei esker, Hendaia kirolari handien mintegi eta arragoa da ere: pilota, surf, futbol…

Azkenik, Hendaia Eskoziako Peebles eta Portugaleko Viana do Castelo herriekin senidetua da.