Datozen hauteskundeak : hautesle txartelak, ahalordeak…

Hendaiako Herriko Etxeak honako datu hauek ekarri nahi dizkizue gogora, 2017ko ekainaren 11n eta 18an (legebiltzarreko hauteskundeak) gertatuko diren hauteskundeei begira.

Bozketa bulegoak 8:00etatik 18:00etara egonen dira irekiak.

.

LM_Elect_UrneNortasunaren froga

Hautesle txartela ez da baitezpadakoa bozkatzeko, nortasun agiria, aldiz, bai, behar-beharrezkoa da eta bozkatzerakoan erakutsi behar da (Nortasun agiri nazionala edo pasaportea, berdin baliozkotasun epean izan nola epez kanpo izan); nortasunaren bestelako adierazbideak baliozkotasun epean behar dira izan: elbarritasun txartela, gerlari txartela, ehiza baimena…)

.

Ahalordea

Hauteskundeetako bi bozka egunetako batean bertan ez bazara izanen, ahalordez bozka dezakezu. Polizia etxera edo jendarmeriako brigadara behar duzu joan, nortasun agiriarekin eta zure ordezkariaren gaineko datu hauekin: deitura (behar baliz, ezkongabe deitura), sortze data eta lekua, helbidea.

Ahalordez bozkatzeko zure eskaria egiteko inprimakia, hemen telekarga dezakezu. Dokumentu hori bete eta inprimatu ostean, polizia etxera edo jendarmeria brigadara eraman behar duzu zure eskaria baliodun egin dezaten eta zure bozkalekuaren herriko etxeari jakinaraz diezaioten.

.

.

Publié le 7 June 2017 - Catégorie(s) : Institutionnel

Autres actualités ...

Itsasoaren besta

- Publié le 21 July 2017

Frantziako Futbol Federazioa hondartzan: 2017ko bira

- Publié le 21 July 2017

Herriko Kontseilua: bilduma

- Publié le 21 July 2017

HegoBus praktikoago MyBus aplikazioarekin

- Publié le 20 July 2017

Handiplage 20 urte

- Publié le 19 July 2017