Hondakinak Murrizteko Europar Astea (HMEA-SERD)

Affiche-SemaineEuropReductionDechetsHeldu den azaroaren 17tik 25ra, Hondakinak Murrizteko Europar Astea (HMEA-SERD) dugu. Aste horren helburua:

sortzen diren hondakinen kopurua murriztu beharraz ohartaraztea 

- egunerokoan aritzeko gakoak ematea, hala etxean nola bulegoan edota eskolan, erosterakoan edo xitxuketan aritzean balia ditzagun..

.

Doakotasun gune iragankorrak

Aurten, Bil Ta Garbi Sindikatuaren sailkapenaren enbaxadoreek, partaide dituzten tokiko saltegi eta elkarteekin batera, doakotasun gune iragankorrak antolatzen dituzte Elkargoaren lurraldean.

Gune horietan, gauzak eman edo har ditzakezu, dohainik, oraindik baliagarri direla bota gabe…

Astean zehar, doakotasun gune iragankor horiek hainbat lekutan atzemanen dituzu: zinemetan, elkarteen lokaletan, kirol klubetan, saltegietan, erakunde publikoetan…

Ez duda egin, beraz, eta zero hondakinen abenturan abia zaitez, zero xahutze… zero galera; keinu ttipienak ere balio du orokorrean murrizteko!

EMAZU ongi den baina jadanik behar ez duzun hori.

HAR EZAZU nahi duzun guztia, ezer eman ez baduzu ere.

.

Hendaiako mediatekan

Hendaian, mediatekan utz ditzakezu jadanik behar ez dituzun eta oraindik erabiltzeko gisan diren zeure gauxak. Eta intereseko zerbait atzematen baduzu, har dezakezu eta zurekin eraman, nahi duzun denbora guztian biziaraz dezazun!

Hartzeko ez duzu zertan ezer eman.

.

 

Publié le 8 November 2018 - Catégorie(s) : Animations - Loisirs, associations, Economie, Enfance - Jeunesse, Environnement, Famille, Senior

Autres actualités ...